SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Biobide eta Pharmakine-k merkataritza-lankidetzako akordio bat sinatu dute

Ekainak 10, 2009

eskuen estutua

Biobide eta Pharmakine bioenpresek merkataritza-lankidetzako akordio bat sinatu berri dute euren salmentak indartzeko, izan ere, bi enpresetako merkataritza sailek ekintza bateratu bat jarri baitute abian beren zerbitzuak sustatzeko. Akordio hau posible izan da bioteknologiako bi euskal enpresek helburu komunak dituztelako minbiziaren ikerketaren alorrean, eta, gainera, harreman ona dutelako.

Biobide Donostiako Teknologi Parkean dago eta Pharmakine Bizkaikoan; bi enpresek minbiziaren alorreko konposatu berrien ebaluazio preklinikoko zerbitzuak eskaintzen dizkiete mundu osoko konpainia farmazeutiko eta bioteknologikoei.

Biobide aitzindaria da bioteknologiaren arloan, eta medikamentu berrien analisi masiboan eta automatizatuan espezializatuta dago. Bere helburua da merkatuan analisiak egiteko kontzeptu desberdin bat sartzea, eredu gisa zebra-arraina erabilita. Bestalde, Pharmakine-k animalietan probatutako eredu preklinikoak garatzen ditu, tumoreen eta metastasien aurkako medikamentuen eraginkortasuna in vivo aztertzeko.