SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC bioGUNEren laborategi batek gaixotasun prionikoak ikertuko ditu

Martxoak 10, 2010

cicbiogune
Joaquín Castilla eta bere taldea
CIC bioGUNE-n

CIC bioGUNEren Unitate Proteomikoaren Prioien Laborategiak bere jarduerei ekin die Bizkaiko Parke Teknologikoko 502 eraikineko instalazioetan. Laborategi horren helburu nagusia transmiti daitezkeen gaixotasun espongiformeak (TGE) hobeto ezagutzea da, horien artean ”behi eroen gaitza”.

Ikerketaren lerro nagusia prioiak espezieen artean transmititzeko mekanismo molekularren ikerketan oinarritzen da. Laborategi honetako ikertzaileek ulertu nahi dute prioiek nola hartzen dituzte zenbait espezie eta zergatik beste batzuek ez. Prioien erreplikazioa blokeatzen duten molekula berrien azterketa eta diseinua burutuko dute ikerketan, haiek gero terapia gisa erabili ahal izateko.

Laborategiko arduraduna den Joaquín Castillak hauxe dio: "prioiak gaixotasun prioniko ere deritzen TGEak eragiten dituzten agente patogenoak dira”. “TGEak gizakioi eta animaliei eragiten diguten eta heriotza eragin dezaketen gaixotasun neurodegeneratiboen artean daude, eta ez dago haien aurkako terapiarik. Gaixotasun horiek jatorri bat baino gehiago eduki dezakete: hereditarioa, esporadikoa (berezkoa itxuraz) eta infekziosoa”, azaldu du Castilla irakasleak.

Europan egon zen behien entzefalopatia espongiforme transmitigarriaren epidemiak, “behi eroen gaitz” izenarekin ezaguna, halako agente infekziosoak aztertzen zituzten ikertzaileen taldeak areagotu zituen. Ondorioz, azken hamarkadan askoz gehiago dakigu prioien inguruan. Baina, hala ere, oso gutxi dakigu oraindik.

Castillarentzat, “prioiak agian naturan dauden agente patogeno misteriotsuenetariko batzuk dira, proteina bakar batekin osatuta dagoelako eta zepa ezberdinak ematen dituelako; parekorik ez duen balio zientifikoa dute." Alzheimerra edo Parkinsona bezalako gaixotasunen garapenaren antzerako erreplikazio-mekanismoa du eta horrek patogeno berezia bihurtzen du. “Baina oraindik ere prioi bat zer den ez dakigula gehitzen badiogu, nire taldeko pertsonek edo ni neuk ikertzeko gai zirraragarria bihurtzen da", dio Castillak bukatzeko.

scrapie gaixotasuna, ardietan eta ahuntzetan gertatzen dena, omen da gaixotasun prioniko antzinakoena. Hala ere, BGE (Behien Gaixotasun Espongiformea) da gehien ezagutu dena herritarron artean, gizakiotan gaixotasun berria sortu duelako eta gainerako beste espezie gehienetara transmiti daitekeelako. Bestetik, Creutzfeldt Jacob gaixotasuna dago, urtero milioi biztanleko 1 edo 2 kasu bakarrik badaude ere, gauza gutxi ezagutzen baita haren inguruan, jatorria ezezaguna duten kasu esporadikoetan bereziki. Euskadiko kasua bitxia da, munduko familia insomnio hilgarriaren portzentaje handia dagoelako, jatorri genetikoa duen giza gaixotasun prioniko bat.