SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Gaiker-IK4k eta Inkoak biomolekulak harrapatzeko eta elikagaien kalitatea bermatzeko baliagarria izan daitekeen metodo berri baten inguruan dihardute ikerketan

Urtarrilak 13, 2011

argazki


Gaiker-IK4 zentro teknologikoa eta Inkoa enpresa MIPFOOD proiektuan ari dira lanean, elikagaien kalitatea berma dezakeen molekulak harrapatu eta hautemateko metodo berri bat ikertzen duena. Orain arte, haiek hautemateko erabili ohi izan diren metodoek antigorputzetan oinarritzen ziren. Orain, MIPak (molekula-markadun polimeroak) garatuko dituzte, zeinak elikagaiak eta edariak hondatzea eragiten duten agenteak harrapatzen duten, eta produktuen labeletan jarriko dituzten.

Proiektuaren azken helburua “ontzi aktiboak” eta “label adimentsuak” garatzea da, ontziratutako produktuen bizitza eta kalitatea areagotzeko eta bermatzeko. Helburu hori lortzeko, proiektuan parametro biotikoak, abiotikoak eta freskotasuna adierazten duten molekula adierazleak ebaluatuko dira, hein handi batean, MIPen bitartez. Ikerketan aurrera pausoa izan da ontziratutako elikagaien kalitatea areagotzeko eta bermatzeko, kontsumitzaileek eskatzen dutena eta elikagaien industriarentzat lehentasuneko gaia.

MIPak plastikozko materialak dira, zeinak xede-molekuletara modu zehatzean elkartzeko propietatea duten “giltza-sarraila” sistema baten bidez, eta proteinak edo biomolekulak harrapatzen dituzte, antibiotikoak edo histamina, esaterako. Beraz, asko erabil daitezke elikagaien industrian kutsatzaile mikrobiologikoak (bakterio patogenoak) edo bestelakoak hautemateko eta kontrolatzeko.

Metodoa erabiltzeko formatuei dagokionez ere berritzailea da proiektua: azterketa analitiko baten aurreko kontzentraziorako materiala, zerrenda erreaktibo moduan edo antzerakoan; analitoa aurkitu dela bistaratzeko seinalea duen labela adimentsua; eta elikagaien propietateak gordetzeko molekula interesgarriak diren molekulak pixkanaka eta modu kontrolatuan askatzen doan ontzi batean MIP horiek jartzea.

Proiektuaren aurrekontua 5,4 milioi eurokoa da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren diru-laguntza jaso du, INNPACTO programaren barruan. Mahou-San Miguel buruan duela eta Gaiker-IK4 koordinatzaile tekniko gisa, Inkoaz gain, Santiago de Compostelako Unibertsitateak, Feiracok, AMCORek, Pescaldiak, IRTAk, Nutrcok eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak ere hartu dute parte. Ikerketa-proiektua 2010eko ekainean hasi zen eta 2013 bukaerarako amaituko da printzipioz.