SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

NorayBio Pulevarekin elkarlanean ari da obesitatearen aurkako ikerketa proiektu anbiziotsu batean

Apirilak 27, 2009

un bebe

NorayBio euskal enpresa Ebro Puleva elikaduraren sektoreko Espainiako lehen taldearekin elkarlanean ari da Espainian inoiz abiarazi den proiektu anbiziotsuena gauzatzeko. Proiektu horren bidez, elikagai berriak garatu nahi dira obesitateari aurre egiteko.

PRONAOS izeneko proiektuak 27,2 milioi euroko aurrekontua du, eta Puleva Biotech-ek, hots, I+G-ko jardueretara dedikatzen den Ebro Puleva taldearen enpresak zuzentzen du. Bere helburua da gorputzaren pisuaren kontrol sistemak erregulatzen dituzten faktore genetikoak, molekularrak eta nutritzaileak identifikatzea, horrela, pisua kontrolatu eta obesitatea prebenitzeko elikagaiak garatu ahal izateko. PRONAOS proiektua orain dela gutxi onartua izan da CENIT (Ikerketa Teknikoaren Partzuergo Estrategiko Nazionalak) programaren laugarren deialdian. I+G-ko lankidetza publiko-pribatua sustatzera zuzenduta dago, eta 16 enpresa eta 40 ikerketa taldek baino gehiagok parte hartzen dute bertan.

‘NorayBio enpresak bioinformatikaren alorrean duen ezagutza eskainiko du, eta, horretarako, tresna berri bat garatuko du, batetik, biomarkatzaile berriak aurkitzeko eta, bestetik, substantzia eta osagai bioaktiboek obesitatean inplikatutako bide metabolikoetan duten efektua ikusteko.

NorayBio EAEko bioenpresa bat da eta Bizkaiko Teknologi Parkean du bere egoitza. NorayBiok softwareak garatzen ditu, bioteknologiaren, biomedikuntzaren edo biofarmaziaren alorretan eginiko azterketa zientifikoetan sortzen diren datu guztiak kudeatzeko.