


Progenika medikuntza pertsonalizatuko enpresak, 50 proiektutan parte hartzen du. Horien % 40 nazioartekoak dira. Datu horrek bermatzen du konpainiaren beste enpresekin, erakunderekin, unibertsitaterekin eta abarrekin diagnosirako, pronostikoaren eboluziorako, eta giza gaixotasunen tratamenduen erantzunen pronostikorako produktu berriak garatzeko ikerketa lanen aldeko apustua egin izana.
Ikerkuntza eta garapen proiektu horiek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, Ministerioaren Industri Garapen Teknologikoko Zentroak, Eusko Jaurlaritzak, Europar Batzordeak eta europar hainbat erakundek sustatu dute. Progenika horien % 20-ren buru da.
Progenika medikuntza pertsonalizatuko 10 proiekturen buru da. Horietatik esklerosi anizkoitzari edo diabetesari buruzkoak nabarmentzen dira. Halaber, genetikaren proteomikaren inplementazioa diagnosi klinikoan eta odol-talde ezberdinen identifikazio molekularra hobetzeari buruzkoak azpimarragarriak dira.
Progenikak osasun-sistema nazionalekin, ospitaleekin, unibertsitateekin, ikerkuntza zentroekin, zentro teknologikoekin, laborategiekin eta beste enpresekin kolaboratzen du. Hala, medikuntza pertsonalizatuan aplikatu daitezkeen teknologia berrien garapenerako lan egiten du enpresak eta baita gizartean eragin handia duten gaixotasunen ikerkuntzan ere; hala nola, depresioa, eskizofrenia edo bularreko minbizia.
Progenikak gaixotasunen diagnosirako eta pronostikorako, zein gaixoak tratamenduaren aurrean duten erantzunerako biotxipak garatzen ditu. Osasun-sistema publikoek zein pribatuek Progenikak egindako zenbait txip erabiltzen dituzte, hala nola, LIPOchip; hipercolesterolemia familiarraren diagnosirako; edo BLOODchip, odol transfusioen bateragarritasuna bermatzeko erabiltzen dena.