SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

A&B eta Guserbiotek janari-patologien aurkako osagai biologikoa garatu dute

Apirilak 16, 2010

ab

A&B Bioteknologia Laborategiak eta Guserbiot enpresek janari-patologia ohikoenen aurka desinfektagarri gisa orain arte erabili izan diren osagai kimikoen ordez erabili ahal izango den osagai biologikoa ari dira garatzen.

Proteinen ezaugarriak dituen eta biologikoki aktiboa den substantzia bat da osagaia, bakteriozina deritzona, eta ohiko janari-intoxikazioak eragiten dituzten zenbait mikroorganismoren aurrean jarduera bakterizida garrantzitsua duela ikusi da: Salmonella spp., Listeria monocytogenes edo Escherichia coli..

Bakterio patogenoaren mintz zitoplasmatikoan poroak eratzen ditu osagai berriak eta, ondorioz, molekulen sintesi-prozesuetan eta energiaren ekoizpenean aldaketak eragiten ditu. Azkenean, zelularen heriotza ere eragiten du. Janarien industriak arrisku handia duenez, elikaduraren industriarako oso interesgarriak dira propietate bakterizida horiek.

Nahitaez erabili beharra daude produktu desinfektagarriak janarien sektorean. Hala ere, janarien industrian orain arte erabili izan diren produktuek ingurumenean eragiten dute eta arriskutsuak dira erabiltzeko.

Guserbiotek eta A&B Bioteknologiako Laborategiek lortu duten Bakteriozina eragin kaltekor horiek ez dituzten osagai berrien bilaketaren emaitza da - berrikuntza teknologikoa da produktu berriaz gain - eta oso interesgarria da janari segurtasuna bermatzeko janarien industrian erabiltzen den APPCC sistemen barruan (Arriskuen eta Kontroleko Puntu Kritikoen Analisia) desinfektatzaile berriak sortzeko.

Jundizeko Industria Parkean duen egoitzatik (Gasteiz), A&B Bioteknologia Laborategien jarduera nagusia industrian aplikatzen diren produktu kimikoak eta biologikoak ikertzea, diseinatzea, egitea eta merkaturatzea da, janariaren sektorean gehienbat.

Bestalde, Guserbiotek, hau ere Jundizen dagoena, jatorri biologikoa duten lehengaiak sortzen ditu, horien artean mikroorganismoak (bakterioak eta legamiak) eta industrian zein ingurumenean erabil daitezkeen entzimak ere bai. Ingurumeneko sektorean zein elikadurakoan erabiltzen diren diagnosi azkarreko kitak eta biosentsoreak ere garatzen ditu.