• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

A&B Laboratorios de Biotecnología enpresa saritua izan da ingurumen arloko bere praktika onengatik

Urriak 28, 2009

A&B Laboratorios
A&B Laboratorios de Biotecnología enpresako
lantaldea, saria jasotzen

A&B Laboratorios de Biotecnología euskal enpresak San Prudentzio Lan Fundazioaren 2009 Enpresa Praktika Onenei Saria lortu du ingurumenaren kategorian, “Ingurumena berrikuntzaren motor gisa” izeneko proiektuari esker. Garaikur horrek enpresak eginiko ibilbidea saritzen du, prozesu eta produktuen etengabeko ingurumen hobekuntzarekin konprometitu baita hazkunde iraunkorra bultzatzeko jarrera sozialki arduratsu batekin.

A&B Laboratorios de Biotecnología enpresak Jundizko Industri Parkean (Vitoria-Gasteiz) du egoitza. Bere jarduera nagusia da aplikazio industrialeko produktu kimiko eta biologikoak ikertu, diseinatu, garatu eta merkaturatzea, arreta berezia jarriz nekazaritzako elikagaien sektorean.

Lehiaketako epaimahaiak esan zuen sektore kimikoari egindako ekarpenagatik eman zaiola A&B Laboratorios de Biotecnologíari enpresa praktika onenaren saria, produktuen ingurumen-ebaluazioaren sistematika berritzaile bat garatu baitu bere bizi ziklo guztian, beti ere ekodiseinuaren UNE 150301 arauari jarraiki.

Horri guztiari eta ingurumen-bioteknologia bezalako teknologia garbien erabilpenari esker (entzimak eta mikroorganismo naturalak erabiliz), konpainiak ekoberritu egin ahal izan du, kontsumitzaileen osasuna eta ingurumena errespetatzen duten produktuak garatuz.

Gainera, euskal enpresa honek ezarritako lan metodologia substantzia eta prestakin kimikoen ebaluazioaren eta murrizketaren alorreko baldintza berriei egokituta dago (REACH Europako arautegia, Bioziden zuzentaraua...). Eta aukera ematen dio konpainiari lehengai arriskutsuenak sistematikoki ezabatzen joateko eta, bide horretatik, etorkizuneko baldintzei aurre hartzeko.

Konpainiako arduradunen arabera, “sariak erakusten du bioteknologiak enpresei lagun diezaiekeela gainerakoengandik bereizten eta baita ere lehiakorragoak izaten produktu eta prozesuen ekoberrikuntzaren bidez”.