

Arabako A&B Laboratorios de Biotecnología konpainiak enpresentzako Europako Ingurumen Sarien VI. Edizioko accesita eskuratu zuen Produktu Iraunkorra Sariaren kategorian (Espainiako sekzioa). Saria joan den martxoaren 13an banatu zen Madrilen.
A&B Laboratorios de Biotecnología enpresak joan den abenduaren 5ean, sarien euskal sekzioan, Garapen Iraunkorrerako Kudeaketa Saria eta Produktu kategoriako accesita lortu zituen. Sari hauen bitartez enpresa arabarra ingurumenaren alorrean dagoen konpainiarik aurreratuena dela goraipatu nahi da.
A&B Laboratorios de Biotecnología enpresak bere azken berrikuntza aurkeztu zuen lehiaketan, hau da, “Erabilera anitzeko garbitzaile entzimatikoa-DD 456”. Produktu hau ekodiseinuaren metodologian oinarrituta dago eta dituen ezaugarri biologiko eta entzimatikoei esker, Europako Batasunak ingurumena zaintzeko ezarri dituen eskakizun zorrotzak betetzen ditu. Horrela beraz, “Ekoetiketa Europarra” lortu duen Euskadiko lehen produktua da.
Ekainean, Europa mailako Ingurumen Saria banatuko da Bruselan, Aste Berdearen markoaren barruan, eta A&B Laboratorios de Biotecnología enpresa izango da estatu espainiarraren ordezkaria.