


AGB Biotech taldeko A&B Bioteknologia Laborategiak euskal enpresak europar merkatuan hedatzeko prozesuari ekin dio eta datozen urteetan esportazioak bere fakturazio osoaren % 20 izatera arte areagotzea espero du. Oraingoz, Italia eta Txekiar Errepublikara hasi da hornitzen, eta aurten bertan fakturazioaren % 7 lortzea espero da.
Erakundea Europako Ekoetiketa duten produktuen fabrikatzaile garrantzitsu bat da, bere sektorean Ekodiseinua ziurtatzea lortu zuen lehen enpresa, eta bi aldiz irabazi ditu Ingurumeneko Europako Sariak bere produktuengatik. Ondorioz, bere produktuak ingurumenari dagokionez ongi kokatu direla eta produktuek segurtasun handia dutela eta, europar ingurumen merkatuan bermaturik barneratuko da enpresa.
A&B Bioteknologiako Laborategiak oinarri teknologikoa duen eta industria orokorrean, elikadurakoan bereziki, erakundeetan eta taldeetan aplikatzeko produktu kimikoak eta biologikoak diseinatzen, ekoizten eta saltzen dituen enpresa da.
Teknologia garbiak eta bioteknologia elkarrekin erabiltzen dituela eta, lehengai kutsatzaileen ordez erabiltzeko beste aukera berrien bilaketan aditua da. A&B Bioteknologiako Laborategiak 300 bakterio- eta onddo-andui baino gehiago ditu, zeinetatik abiatuz entzimak eta bestelako produktu biologikoak garatzen dituen. Garbitasun eta desinfekzio eremuetan, hondakin-uren zein jolaserakoen tratamenduan eta industriako mantentze-produktuetan 214 produktu-erreferentzia eskaintzen ditu.
Arabako Jundizeko Industrialdean dago enpresa, 5,6 milioi euro inguru fakturatzen ditu eta 42 pertsonak egiten dute bertan lan. Langileen % 20tik gora ikerketa, garapen eta berrikuntza arloan egiten du lan.