

A&B Laboratorios produktu kimikoak eta biologikoak diseinatzen, ekoizten eta merkaturatzen dituen enpresa da. Horrek, garbiketa produktu- eta etxearen desinfekziorako produktu-lerro berria garatu du Befreehome, alegia, arrisku kimikorik eta ingurumen kosturik ez duena. Produktuak erosteko, jo ezazu ab-befreehome.com web-orrialdera.
Produktuen artean, honako hauek aurki daitezke, besteak beste: erabilera anitzetarako garbitzaileak, hidrogel xurgatzaileak, ingurumen-garbigailuak, garbitzaile desinfektatzailea eta komunetarako ekogarbitzaileak. Produktuen ezaugarri komun eta nabarmenena da beren oinarri bioteknologikoa, jatorri mikrobianoa duten osagaiak (entzimak) baititu.
Garbiketa eta desinfekzio formulazio berrietan, osagai biologiko horiek zikintasuna degradatzen dute, eta, aldi berean, erabiltzaileentzat eta ingurumenarentzat toxizitate handiko ohiko osagai kimikoak ordezkatzen dituzte.
Oinarri teknologikoa entzimak zein mikroorganismoak dituzten industriarako produktuetan aplikatzen da ere. Entzimek zikintasuna degradatzen dute, eta, ondorioz, mikroorganismoek garbiketa-prozesu biologikoa errazten dute. Erabiltzen diren mikroorganismoak inguru naturaletan isolatzen dira, eta hondakin organikoak degradatzeko gaitasunaren arabera hautatzen dira. Erabilera industrialerako, enpresan bertan ekoizten dira produktua aplikatzean mikroorganismoaren ahalik eta jarduera gehien ahalbidetzen duen prozesuaren bidez.
Jarduera biologiko hori guztiari esker, hondakina ziklo naturalaren parte da, bere garraioa ekiditen da eta, hortaz, ingurumen-inpaktua.
Konpainia bi accesitekin saritu berria izan da Kudeaketa eta Produktu mailan Ingurumeneko Europar Sarien euskal garapen jasangarriaren sailaren eskutik.