SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Euskal zentro teknologikoek mikroalgen propietateak erabiliko dituzte

Ekainak 21, 2010

Euskal zentro teknologikoek mikroalgen propietateak erabiliko dituzte

Hainbat zentro teknologikok mikroalgek elikaduraren eta energiaren sektoreetan duten aplikazioak ari dira aztertzen. Neiker-Tecnalia energia eduki handiko biomasa fotosintesi bidez sortzen ari da lanean, bioerregaiak lortzeko zuzendutakoa. Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa jasotzen duen ALGAS proiektuaren eduki nagusietako bat mikroalgen eta zianobakterioen espezieak aukeratzea eta haiek tokiko klimaren arabera modu intentsiboan landatzeko nola egokitu da. Horretarako, zentroak balio energetiko handiko (olio edo azukre ugari dutenak) espezie-bilduma du eta haiek landatzeko, uztatzeko eta azken biomasa lortzeko prozesatzeko planta pilotua du.

Proiektu berean, mikroalgen hobekuntza genetikoa ere lantzen da. Espezie horien lipidoak ingeniaritza genetikoaren bitartez manipulatzea beste aukera bat da mikroalgen biodieselaren lehiakortasun ekonomikoa areagotzeko ohiko beste erregaien aurrean. Olioa sortzen duten espezieen lipogenesi-prozesuaz arduratzen diren geneak identidikatzea eta kontrolatzea funtsezkoa da olio gehiago ematen duten anduiak lortzeko.

Elikaduraren arloan, nekazaritzako elikagaien industriarako onak diren biomolekulak (gantz azido oinarrizkoak, pigmentuak, antioxidanteak eta sistema immunitarioa aktibatzen dutenak) dituzten espezieak ekoiztu nahi dira eta, are zehatzago, akuikulturarako pentsuen kalitatea areagotzeko ari dira lanean.

Bestetik, nekazaritzako elikagaien arloan, Azti-Tecnalia eta LEIA zentroek ere Inmugal proiektuan hartzen dute parte, Inbiotec-ekin batera, funtzio immuno-estimulatzailea duten elikagaiei mikroalgetan lortutako konposatuak barneratzea aztertzen duena. Are zehatzago, zenbait polisakarido gorputzaren immunitate-sistema sendotzeko osagai funtzional gisa aplikatzea aztertzen du. Proiektu horren barruan daude mikroalgen landaketa eta haztea, haietatik polisakaridoak berreskuratzea eta ateratzea, haien babesa (mikroenkapsulazioa) eta haien jarrera animalien ereduetan zein in vitro aztertzea, besteak beste. Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren laguntza du ikerketa honek eta bi urte iraungo ditu.