SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

EAEko hamaika enpresek bioteknologiako munduko biltzar garrantzitsuenean parte hartuko dute BioBasque Agentziaren eskutik

Apirilak 30, 2009

un laboratorio

BioBasque Agentzia buru delarik, bioteknologiako euskal enpresen ordezkaritza batek bere berrikuntzak aurkeztuko ditu maiatzaren 18tik 21era bitartean Atlantan (AEB) egingo den BIO 2009 ekitaldian, bioteknologiaren sektoreko nazioarteko batzar garrantzitsuenean. Euskadi da ekitaldira enpresen ordezkari gehien eramango dituen Estatuko bioeskualdeetako bat. BIO 2009 ekitaldiak urtero biltzen ditu mundu mailan sektoreko ordezkaritza handiena duten enpresak eta sektore horrekin zerikusia duten 25.000 pertsona baino gehiago.

Hauek dira BIO Atlanta 2009 ekitaldian parte hartuko duten hamaika euskal bioenpresak: Abyntek Biopharma, Biobide, Bioftalmik, DRO Biosystems, Genetadi Biotech, Ikerchem, Innoprot, Owl Genomics, Pharmakine, Progenika Biopharma eta Proteomika. Guztiak joango dira AEBetara euren jarduera eta berrikuntzak aurkezteko eta nazioarteko merkataritza hitzarmenak lortzeko.

Enpresa hauek BIO 2009 ekitaldira joango dira, EAEko erakundeen ordezkaritza batek babestuta, non ondoko hauek ordezkatuta egongo baitira: BioBasque Agentzia, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI), Teknologi Parkeen Sarea eta enpresen haztegiak. Erakunde horiek ordezkatuko dituzte Euskadik enpresen sorreraren, nazioartekotzearen eta berrikuntza teknologikoaren inguruan eskaintzen dituen aukera guztiak.

Aurreko urteetan lortutako arrakastaren ondoren, Euskal Bioeskualdea hirugarren urtez jarraian egongo da munduko foro bioteknologiko garrantzitsuenean, BioBasque Agentziaren buruzagitzapean bildu den ordezkaritza baten bidez.