SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

AJL Ophtalmicek bost milioi euro inbertitu ditu Arabako Parke Teknologikoan dagoen planta berrian

Maiatzak 24, 2010

ajl

Begi barrurako lenteak diseinatzen eta fabrikatzen dituen eta begietako gaixotasunen inguruan ikertzen duen AJL Ophthalmic, enpresak bost milioi euro inbertitu ditu Arabako Parke Teknologikoa-n dagoen fabrika berri batean.

Ekoizpen planta berria 6000 m2-ko lursail batean dago kokatuta eta 3000 m2 ditu. Begi barruko lenteak fabrikatzeko laborategia eta han fabrikatutako produktuen kalitatearen kontrola, bilketa eta esterilizazioa burutzeko zazpi gela zuri ditu. Ikerketa eta Garapenerako erabili ahal izango diren hainbat espazio ere baditu eraikinak, berrikuntza proiektuak garatu ahal izango dituzten osasun profesionalen eskura daudenak, AJL Ophthalmic-entzat negozio ildo berri bat izan daitekeena.

AJL Ophthalmicek zazpi milioi euro fakturatu zituen 2009an eta begi barruko lenteak fabrikatzen dituen espainiar enpresa bakarra da. Alcon edo Bausch&Lomb nazioarteko enpresekin lehian dago. Hazteko estrategian, enpresak esfortzu handia egin du negozioa dibertsifikatzeko eta, ondorioz, begi barruko kirurgian aplikatzeko beste mota bateko produktuak diseinatu ditu, horien artean, glaukoma-balbula edo kornea barruko uztaiak. Gainera, oftalmologiarekin zerikusia duten beste hainbat produktu ere banatzen ditu.