• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Eduardo Anitua Fundazioak Traslaziozko Medikuntza Birsortzaileari buruzko lehen nazioarteko sinposioa antolatu du Gasteizen

Irailak 2, 2009

Fundacion Anitua

Biomedikuntzaren ikerketarako Eduardo Anitua Fundazioak medikuntza birsortzailearen, terapia zelularraren eta ehun-ingeniaritzaren inguruko jardunaldi bat antolatu du. Urriaren 31n egingo da Gasteizen. Traslaziozko Medikuntza Birsortzaileari buruzko nazioarteko lehen sinposioan medikuntza birsortzaileko teknologia eta aplikazio berritzaileenak aurkeztuko dira. Era berean, seinale zelularren eta zelula amen azken joerak aplikatu dituzten zenbait kasu eta entsegu kliniko azalduko dira; joera horiek medikuntzaren alor desberdinetan aplikatu dira, hala nola, traumatologian, kirol medikuntzan, ahoko kirurgian eta aurpegi-masailetako kirurgian, oftalmologian, azalaren birsorkuntzan eta arnasbideetan edo bihotz-hodietako kirurgian.

Ekitaldian mundu-mailan ospe handia duten lehen mailako hizlariak egongo dira, besteak beste, Juan Carlos Izpisúa (Bartzelonako Medikuntza Birsortzaileko Zentroko zuzendaria eta Salk Institute-ko Adierazpen Genetikoko Laborategiko zuzendaria, AEB), Augusto Silva (Terapia Aurreratuen eta Transplanteen Zentroko zuzendari nagusia), Katrina L. Kelner (Science Translational Medicine (STM) aldizkariko editorea, AEB), Carlos Simón (Ginekologia eta Obstetriziako katedraduna eta Valentziako Ernalezintasun Institutuko eta IVI Fundazioko zuzendari zientifikoa eta Eduardo Anitua (BTI Biotechnology Institute euskal bioenpresako zuzendari zientifikoa).

XXI. mendeko erronkak dira, besteak beste, medikuntza birsortzailea, ehun-ingeniaritza eta, oro har, ehunak konpontzeko eta birsortzeko ikuspegi traslazional garbia duten teknologien garapena. Horregatik, biomedikuntzaren ikerketarako Eduardo Anitua Fundazioak alor horretan interesatuta dauden agente guztiak gerturatu eta inplikatu nahi izan ditu Traslaziozko Medikuntza Birsortzaileari buruzko nazioarteko lehen sinposioa antolatuz.