

Anitua eta Sanchez doktoreak,
CIOren bileran
Eduardo Anitua eta Mikel Sanchez doktoreek maiatzak 27 eta 28an Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (NBO), Lausanan (Suitzan), gero eta gehiago erabiltzen den eta emaitza onak eman dituen plaketa ugari dituen plasma kirolean erabiltzearen inguruko erabakia hartzeko bileran hartu zuten parte.
Hainbat espezialitateko hogei bat adituk hartu zuten parte, kirurgia ortopedikokoak edo kirol medikuntzakoak esaterako, eta plasmako hazkuntza faktoreak aplikatzeko jarraibideak definitzean eta haiek kirol lesioak tratatzeko erabileran oinarritu zen.
Eduardo Anitua doktoreak plaketa ugaridun plasmarekin burututako tratamenduen eraginkortasun klinikoa aztertzeko egindako hainbat saiakuntza klinikoren emaitzetan (Randomized Controlled Trial, RCT) oinarritu zen. Anituak, BTIren zuzendari zientifikoa, hamarkada bat darama % 100 autologoa den teknika horretan lanean. Mikel Sanchez doktorea, aldiz, hura kirurgia ortopedikoan eta kirol medikuntzan aplikatzean da aditua.
Era berean, bi doktore horiek hazkuntza faktoreen inguruko bi konferentziatan hartu zuten parte Kirol Traumatologiako, Belauneko Kirurgiako eta Artroskopiako Europar Elkartearen (ESSKA) XIV Kongresuan, ekainaren 9tik 12ra Oslon (Norvegia) ospatu zena.