• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

Akitaniako ordezkaritza batek Euskal Bioeskualdea bisitatu du

Delegación de aquitinio

Frantziako Akitania eskualdeko erakunde eta enpresen ordezkaritza bat Euskadin izan zen azaroaren 4 eta 6 bitartean, negozio eta erakunde arteko elkarlan misio batean, lankidetza bideak esploratzeko.

Frantziatik hogei lagun baino gehiago etorri ziren, besteak beste, Akitaniako erakundeetako ordezkari nagusiak: merkataritza ganberetako, enpresetako, ospitaleetako eta unibertsitateetako arduradunak. Euskadiri dagokionez, hainbat erakundetako ordezkarik anfitrioi lana egin zuten, hala nola Eusko Jaurlaritzakoek, SPRIkoek, Euskal Bioeskualdekoek eta Teknologi Parkeetakoek.

Negozio misioaren jarduera nagusia topaketa bilateralak izan ziren, eta hauetan bildu ziren, batetik, ordezkaritza frantsesa eta, bestetik, bertako ordezkaritza, hots, euskal bioenpresek, UPV/EHUk eta EAEko osasun sareak osatutako talde handia.

Bisitaren helburua lankidetza bideak esploratu eta irekitzea izan da Biozientziekin eta bereziki giza osasuneko aplikazioekin lotutako hainbat arlotan.

Enpresa arloko lankidetzan, interes komunak, negozio aukerak eta bezero-hornitzaile hitzarmenak identifikatu dira, baina horrez gain, beste hainbat gairen inguruan ere lanean ari dira, hala nola bioteknologiako prestakuntzan eta elkarlanean egindako mugaz gaindiko ikerketan.

Lehen hurbilketa honek jarraipena izango du, izan ere, 2009an euskal ordezkaritza batek Akitania bisitatuko baitu, lankidetzarako eta nazioartean hedatzeko bioeskualdearen estrategiaren barruan.