• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Autismoari buruzko proiektu batek ezagutzera eman du kausa genetikoak direla gaixotasunaren arrazoi nagusiak

Abenduak 18, 2009

Edificio
BIOEF - en egoitza

AUTISMOIKER Proiektuak autismoari buruzko ikerketa baten emaitzak aurkeztu ditu eta ezagutzera eman du kausa genetikoek garrantzi handia dutela gaixotasuna garatzeko orduan. Ikerketaren arabera, seme-alaba autistaren bat duten familien %77k gutxienez kideren bat dute (aita, ama, anai edo arreba) autismoaren ezaugarri fenotipikoren bat duena. “Espektro Autistaren Nahasteak” (autismoa) dira haur-garapeneko nahaste neurobiologiko ohikoenak. Kalkulatzen da 150 haurretatik batek izaten duela.

Aurten bertan amaitu den proiektu hau izan zen B+I+O Eusko Fundazioak (BIOEF) autismoa ikertzeko egin zuen deialdiaren irabazlea, zeina EITBk 2004ko abenduaren 22an gaixotasun horri eskainiriko Telemaratoian lortutako diruarekin finantzatu baita.

AUTISMOIKER Proiektuak profesional talde handi baten eta EAE eta Nafarroako autisten familien ahaleginak uztartu ditu. Joaquín Fuentes Biggi izan da ikertzaile nagusia. Gipuzkoako Poliklinikako Haur eta Gazteentzako Psikiatria Zerbitzuko burua eta GAUTENAko (Gipuzkoako Autismo Elkartea) aholkulari zientifikoa da.

Gipuzkoako Poliklinikako talde kliniko eta genetikoaz gain, proiektuan parte hartu dute UPV/EHUko BIOMICS Ikerketa Talde Finkatuak, Marian Martínez de Pancorbo doktorearen (Farmaziako Fakultateko Biologia Zelularrean katedraduna) zuzendaritzapean, eta baita ere ondorengo erakundeetako talde klinikoek: GAUTENA, APNABI (Bizkaiko Autismo Elkartea); ARAZOAK (Arabako Autismo Elkartea) eta ANFASeko (Minusbaliotasun Intelektuala duten pertsonen aldeko Nafarroako Elkartea) Autismo Sailak. Proiektuak Gipuzkoako Poliklinikako Dr Carlos Elosegui Fundazioaren eta FEVASen (Minusbaliotasun Intelektuala duten pertsonen aldeko Euskal Federazioa) laguntza jaso du.

Ikerketak iraun duen bitartean, Oxford Unibertsitateko talde espezializatu bat etorri da Euskadira, Jeremy Parr Doktoreak ordezkatuta, Espainian berria den eta Autism FHI deitzen den administrazio gaikuntza proba irakastera. Tresna hori beraizik diseinatuta dago autismoaren ezaugarri bereizgarriak detektatu eta sailkatzeko fenotipo hori azaltzen ez duten pertsonetan.

Azterketan, gaixotasuna duten 47 familiako (egun 67 dira guztira) talde batek parte hartu zuen eta ezaugarri horien presentzia ikertu zen. Espainian aurrendariak eta bakarrak diren emaitza horiek frogatzen dute familien %77k gutxienez kideren bat dutela (aita, ama, anai edo arreba) autismoaren ezaugarri fenotipikoren bat duena.

Fuentes doktoreak baieztatu du “AUTISMOIKER proiektua burututakoan, inperatibo etikoari jarraiki, interes profesional, familiar eta sozial handiko alor honetan ikertzen jarraitu beharra dagoela EAEn ”. Horregatik, “ikerketa taldeak dirua aurkitu nahi du AUTISMOIKER proiektuarentzat sorturiko ’ehun’ instituzionalaren potentzial tekniko eta gizatiarra benetan aprobetxatu ahal izateko”.