

Bere egoitza nagusia Bilbon duen Bial konpainia farmazeutikoak, txertoen ekoizpenean eta alergologiaren eremuan ikerketa lanetan espezializatutakoa, SARM (Societá Antichi Ritrovati Medicinali) italiar elkartea erosi du, immunoterapia alergikoen eremuan espezializatuta dagoen enpresa farmazeutikoa.
Hemendik aurrera Bial-Sarm izenarekin ezagutuko den SARM konpainia erosteak enpresa farmazeutikoaren immunoterapia alergikoko eremuaren hedapena sendotu du. Erosketa horren bitartez, Europako alergologiako lau merkatu handietatik bitan egongo da Bial. Bialek bere zerbitzuak hainbat merkaturako zentralizatze ditu eta Bilbotik egingo ditu bere eragiketak, non txertoak zein diagnosiak ekoizteko unitatea eta I+G zentroa dituen egun.
Txertoak eta diagnosiak ekoiztean, sustatzean eta merkaturatzean espezializatua dagen SARM enpresa, italiar merkatuko nagusienetariko bat da, negozio eremu horretan. 1924an sortu zen SARM, egoitza Erroman du eta 25 pertsonak egiten dute lan bertan. 3 milioi euro inguruko fakturazio-bolumena du enpresak.
Espainiarako Bialeko presidenteordea eta nazioarteko eremuaren arduraduna den Antonio Portelaren hitzetan, “SARMen erosketa BIALek proiektatutako 10 urterako nazioarteko planaren barruan dago eta, europar player bat bilakatu nahi dugunez, immunoterapia alergikoko jarduerari eman nahi diogun indarraren barruan".
Gaixotasun alergikoak gero eta gehiago dira eta immunoterapiak etorkizun oparoa du, ondorioz. Alergien aurkako txertoen erabilerak erantzun alergikoa aldatzea eragiten du eta gaixotasunaren jatorriari zuzendutako tratamendu bakarra da. Horrek, alergiak dituzten pertsonen bizimodua hobetzen du.
Bialek kanpo merkatua espero du izatea hurrengo hamarkadaren taldeko hazkuntzaren bultzatzailea. Enpresak europar merkatuaren bitartez haztearen alde egin du eta hortxe egingo du nazioartean hedatzeko esfortzu handienak.Horretarako, negozioa Espainian garatzea lehentasuna da. Era berean, soluzio terapeutiko berrien inguruko ikerketa taldearen nazioarteko hedapenaren oinarrietariko bat izango da eta, ildo horretan, 2020 arte merkatura beste hainbat sendagai ateratzea espero du taldeak. Bial taldearen produktuak 40 herrialde baino gehiagotan daude egun.