SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Portela sendiaren laugarren belaunaldiak I+Garen aldeko apustuari eutsiko dio

2011ko, Martxoaren 1ean

Laborategi


Bial Taldeko Administrazio Kontseiluak Antonio Portela izendatu du enpresako zuzendari berria. Honek Luis Portela ordeztuko du, aurrerantzean Chairman izango dena, funtzio betearazlerik gabe. Enpresaren zuzendaritza lanetan 32 urte eman ondoren, Luis Portelarentzat, "aldaketa hauek BIALek datorren hamarkadarako ezarritako aldaketa handien barruan sartzen dira, zeinak I+Gko proiektuen jarraitutasuna eta gu nazioartean hedatzeko esfortzua hartzen duten.

Antonio Portela BIALen Espainiako presidenteordea eta nazioarteko arloaren zuzendari arduraduna izan da. Bera izan da BIAL taldea herrialde berrietan sartzearen eta hedatzearen erantzulea.

1998an sartu zen BIAL Espainian, eta 200 langile inguru ditu gaur egun I+G eta ekoizpeneko instalazioetan. Horietako bat Bilbon dago. Are gehiago, enpresak eraikin eta I+Gko zentro berria eraikitzeari ekin zion Bizkaiko Parke Teknologikoan eta 2011 bukaeran espero dute bukatzea. Taldeko immunoterapia alergikoko negozioaren egoitza izango da hauxe, hain zuzen ere.

Azken urteotan, BIALek esfortzu handia egin du bere ikerketa sendotzeko, eta Zebinix antiepileptikoa merkaturatu du haren ondorioz. Jatorria Portugalen duen eta hainbat herrialdeko merkatuetan dagoeneko salgai dagoen lehen sendagaia. Espainian otsailetik aurrera salduko da. Hurrengo hamarkadarako helburuen artean ikerketa propioko sendagai berriak merkaturatzea, Espainian bere hedapena sendotzea eta nazioartekoratzea dira, Europara nagusiki.