• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

BioBasque Agentzia Biotechnology Industry Organization (BIO) antolakundearekin bildu da Atlantan

Ekainak 2, 2009

Maria Aguirre Atlantako hitzarmena

BIO 2009 azokan, María Aguirre Euskal Bioeskualdearen arduradunak bilera bat izan zuen Biotechnology Industry Organization-eko (BIO), hots, munduko bioteknologiako antolakunderik handieneko presidentea den James C. Greenwood-ekin. Erakunde honek 1.200 bazkide baino gehiago dauzka eta bera izan da ekitaldia martxan jartzeko arduraduna.

Elkarrizketan zehar, Greenwood eta Aguirrek hainbat gai izan zituzten hizpide, esaterako, prestakuntzaren garrantzia bioteknologiaren sektoreko funtsezko zutabe bezala, edo euskal ordezkaritzak azokaren aurreko edizioetan izan duen presentzia, zeina Chicagon antolatuko baita datorren urtean.

Halaber, BioBasque Agentzia harremanetan egon zen Estatu Batuetako eta Kanadako parke teknologikoen sareko ordezkariekin. Europako eragileekin egindako kontaktuen artean aipatzekoak dira Valoniako (Belgika) bioeskualdearekin lortutako harremana, harreman honen bidez bi eskualdeen arteko lankidetzak lor baitaitezke etorkizun hurbilean.

Euskadik bioeskualde bezala nazioartean daukan proiekzioa nabarmen hazi da azken urteetan, eta halaxe erakusten du sare globaletan zein beste sare batzuetan (Human Proteome Organisation (HUPO), CEBR, Europako Bioeskualdeen Kontseilua edo EuropaBio antolakundea) daukan zuzeneko parte-hartze aktiboak.