• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Biobide, Bio Atlanta 2009-k antolatutako Bio Buzz sariketako lau enpresa irabazleetako bat

Maiatzak 5, 2009

investigación

BIO BUZZ 2009 ekimenean sarituak izan diren lau konpainien artean dago Biobide euskal bioenpresa. Bio 2009ren, hots, biozientzien sektoreko nazioarteko azoka garrantzitsuenaren Batzarreko antolatzaileek sustatutako ekimena da Bio Buzz 2009. Aurtengo edizioa Atlantan (AEB) ospatuko da maiatzaren 18 eta 21 bitartean.
Sari horren bidez, Bio Buzz 2009ko epaimahaiak euskal bioenpresaren ekarpen teknologiko berritzaileak, aurkezpenaren kalitatea eta ideia sendoak nabarmendu nahi izan ditu. Biobidek Donostiako Miramongo Teknologi Parkean du bere egoitza.

Sariari esker, Biobidek aukera izango du marketin kanpaina baten bidez bere ikerketa proiektuak Bio Atlanta 2009-ko BIO Business Forum-en aurkezteko, non industrian liderrak diren konpainia asko egongo baitira.

Biobide enpresa aitzindaria da bioteknologiaren arloan, eta medikamentu berrien analisi masiboan eta automatizatuan espezializatuta dago. Helburua da merkatuan analisiak egiteko kontzeptu desberdin bat sartzea, eredu gisa zebra-arraina erabilita. Horretarako, Gipuzkoako enpresak instalazio modernoak eta zebra-arrain haztegi bat du, non 150.000 zebra-arrain heldu sar baitaitezke.