


BioBide euskal enpresak hizlari gisa parte hartu du ekainaren 9tik 11ra bitartean Filadelfian (AEB) egin den Munduko Kongresu Farmazeutikoan, Cambridge Healthtech Institute Association (CHI) kongresuaren antolatzaileak gonbidatuta. Kongresu hori nazioarteko foro garrantzitsu bat da, non esparru farmazeutiko, bioteknologiko eta akademikoko konpainia, erakunde eta ikertzaileek parte hartzen baitute.
Carles Callol Biobide enpresako zuzendari zientifikoak “Zebra Arrainaren Berrikuspen Automatizatuko Plataforma baten Baliozkotzea” hitzaldia eman zuen “Animalien eredu berrien eragin gero eta handiagoa medikamentuen segurtasunean” zikloaren barruan. Horixe da, hain zuzen, kongresu honetan hizpide izan den hiru gaietako bat. Hona hemen beste biak: berrikuntza medikamentuen deskubrimenduan eta estrategia farmazeutikoa.
Biobide aitzindaria da bioteknologiaren arloan, eta medikamentu berrien analisi masiboan eta automatizatuan espezializatuta dago. Bere helburua da merkatuan analisiak egiteko kontzeptu desberdin bat sartzea, eredu gisa zebra-arraina erabilita. Horretarako, Gipuzkoako enpresak instalazio modernoak eta zebra-arrain haztegi bat du, non 150.000 zebra-arrain heldu sar baitaitezke.