• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Biobidek egindako aurrerapenak aurkeztu ditu screening biomolekularreko europar kongresuan

Otsailak 15, 2010

Biobide

Biobide euskal enpresak "7th Annual Screening Europe" kongresuan hartu zuen parte, hizlari gisa. Otsailaren 11 eta 12 artean Bartzelonan ospatu zen Scrrening Biomolekularrari buruzko Europako kongresu garrantzitsuenean. Enpresa bioteknologiko eta farmazeutiko ugari elkartu ziren han, eta sendagai berriak aurkitzeko ama-zelulen erabilera, edo sendagai berrien bioprozesatua eta bioekoizpena bezalako gaiak landu ziren.

Esparru horretan, Biobidek bere espezialitatea den farmakoak probatzeko zebra arrainak erabileran duen esperientzia azaldu zuen. Biobideko Departamentu Zientifikoaren Zuzendaria den Carles Callolek "Animalia eredu gisa Zebra Arraina erabiliz Screeninga burutzeko Plataforma Automatizatua eta bere Balidazioa" izenburuko hitzaldia eman zuen.

Hitzaldian, Callolek zebra arrainaren enbrioiarentzat bereziki diseinatu den plataforma horren ezaugarriak azaldu zituen, eta molekula edo konposatu berrien segurtasunaren inguruko ikerketan erabiltzearen aldeko balioztatze-datuei buruz ere hitz egin zuen.

Biobide enpresa aitzindaria da sendagai berrien test masibo automatizatuetan espezializatutako bioteknologiaren eremuan, eta zebra arraina animalia eredu gisa erabiliz testak egiteko kontzeptu berria merkaturatzea du helburutzat. Donostiako Parke Teknologikoan dago kokatuta eta zebra arrainen animalarioa du, non 150.000 arrain inguru dauden. Biobidek konposatu berrien ebaluazio preklinikoko zerbitzuak eskaintzen dizkie minbiziaren eremuan mundu osoko konpainia farmazeutikoei eta bioteknologikoei.

Aldi berean, Espainiar Plataforma Teknologikoaren Kontseilu Kudeatzailearen parte da zebra arraina animalia eredu gisa erabiltzea sustatzeko (Danio rerio), DareNET Sarea.