


Joan den martxoaren 5ean egin zen BioDonostia Institutuko Kontseilu Errektorearen lehen bilera. BioDonostia Osakidetzak eta BIOEFek sortutako ikerketa zentroa da, eta Donostiako Ospitaleko ikerketa zientifikoari egitura egonkor bat ematea du helburu. Institutu berri horrek balio estrategikoa eman nahi dio ospitaleari biozientzien enpresa sektorean berrikuntza sustatzeko.
Institutu honekin, Donostiako Ospitalea 20 ospitale baino gutxiagok osatutako talde bikain bateko kide izatera pasa da, zeinak ikertzaileen egitura finkoa baitu estatu osoan. Espero da, gainera, egitura berri horrek Osasun Ministerioaren menpe dagoen Madrilgo Carlos III.a Institutuaren bikaintasuneko akreditazioa lortzea. Baldintza horrek inflexio-puntu bat markatuko du eta ateak zabalduko dizkio ikerketa proiektu askoren finantzaketarako. Prozesu horren ondorioz, tratamendu eta proba diagnostikoak garatuko dira, eta Donostiako Ospitaleko pazienteak izango dira tratamendu eta diagnostiko horien lehen onuradunak.
BioDonostia Institutuaren sorkuntza Eusko Jaurlaritzak EAEko biozientziak garatzeko sustatu duen BioBasque Estrategiaren barruan kokatzen da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Teknologi Parkearen babesa du.