SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

BioDonostia elikagaien industriako metodo bat gibeleko esteatosiaren diagnosirako erabiltzea ari da ikertzen

Uztailak 2, 2010

Biodonostia

Instituto Biodonostia, zentroko hainbat diziplinako ikerlarien talde batek, hainbat digestologoek, epistemiologoek eta ikertzaileek osatutakoa, orain arte elikagaien industrian erabili den metodo bat gibelaren esteatosiaren diagnosia hobetzeko erabiltzea ari da aztertzen. Gibeleko esteatosia gibeleko gaixotasun ohikoenetako bat da eta obesitatearen eta diabetesaren areagotzeak errazten du hori.

Orain arte, gibeleko koipearen kantitateak (organoaren ehunen azterketa bidez), histologiaren bitartez egiten zen, eta lau maila zehazten ziren, modu subjektiboan. Biodonostiako taldeak Soxtec metodoak, elikagaietan dagoen koipe-kopurua neurtzeko erabili ohi dena, erabilgarria izan daiteke gibeleko esteatosia eragin zaien arratoien gibeleko koipe-kopurua zehazteko.

Metodo histologikoaren eta Soxtec metodoaren arteko korrelazio ona dagoela egiaztatu dute ikerketa-lanarekin eta baita azken metodo horrek koipe-kopurua modu objektiboan neurtzea ahalbidetzen duela, kalterik eragiten ez duen metodo baten bidez –erresonantzia magnetiko nuklearra-.

Esperimentazioko animalietan emaitza onak lortu ondoren, une honetan gibeleko gaixotasunengatik ebakuntzak jasan dituzten pertsonekin ari dira ikerketa-lanak egiten.