SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Burmuinak emateko programa abian jarri du euskal Biobankuak

Abenduak 7, 2011

Burmuinak emateko programa abian jarri du euskal Biobankuak


BIOEF Fundazioaren Ikerkuntzarako Euskal Biobankuak (o+ehun) hiru euskal probintzietan Burmuinak Emateko Programa berria abian jarri du. Roberto Bilbaok, Ikerkuntzarako Euskal Biobankuaren arduradunak, esan duenaren arabera "programa gaixotasun psikiatrikoak eta neurodegeneratiboak ikertzeko tresna beharrezkoa da. Gaixotasun horien artean Alzheimerra aurkitzen da eta, zentzu horretan, Bankuak ikerkuntza sustatzeko zerbitzua da, gaixotasun neurologikoak, nola diagnostika daitezke eta nola trata daitezke hainbat diziplinetako ikertzaileek kolaboratzen baitute.

Nahiz eta emaileak bere etxean edo osasun zentro batean hil, prozedurak organoa azkar ateratzea eta familiarentzat arazorik ez izatea ahalbidetzen du, betiere haien aurreko baimenarekin.

Programa berri horri esker, "gaixotasun neurologikoen eta neurodegeneratiboen ikerkuntzak bultzada handia izango du, gainerako patologia bezala eta bereziki psikiatrikoak eta baskularrak" Bibankuaren laginen koordinazioari esker, lagin horiekin jarduteko lan-baldintzak betetzen dituzten ikertzaileek laginetara sarbidea izango dute. Hala, beste burmuin bildumekin alderatuz, eremu horretan ikerkuntza errazten du.

Bilbaoren esanetan programa berria "aitzindaria da, hainbat probintzietan batera laginak jasotzeko koordinazioa baitu." Zentzu horretan, programak bi ateratze zentro ditu: bat Txagorritxu ospitalean Arabako eta Bizkaiko emaileentzat; eta bestea Donostia Ospitalean Gipuzkoako emaileentzat.

Zentro horiek aukeratu dira burmuinen laginekin duten eskarmentuagatik. Hala, "Txagorritxu Ospitaleak 90eko hamarkadatik jatorri prionikoa duten gaixotasunak izan ditzaketen burmuinen laginak jaso izan ditu, eta Espainiako gaixotasun prionikoak duten burmuin-bilduma onenetariko bat du".