

Felix M. Goñi irakaslea, Biofisika Unitatea (CSIC-UPV/EHU) zuzendaria eta Bizkaia Biofisika Fundazioaren (BBF) presidentea, izendatu berri dute Estatu Batuetako Biofisika Elkartearen presidente, uztailaren 1etik aurrera beteko duena.
Iparramerikako Biofisika Elkartea 1957an sortu zuten, biofisikaren inguruan garapena sustatzeko eta ezagutzak zabaltzeko xedearekin, eta hainbat programaren bitartez jartzen da hori praktikan, hainbat batzordek bultzatutako hedapen handiko bileren, argitalpenen eta jardueren bitartez. Elkartea osatzen duten 9.000 inguru partaideek arlo akademikoan, industrian edo mundu osoko gobernuetako agentzietan egiten dute haien jarduera zientifikoa.
Nazioarteko biofisikako komunitatearen barruan komunikazio-bideak indartzeaz arduratzen da Biofisikako Iparramerikako Elkartearen Nazioarteko Harremanen Batzordea, eta kide berriak bilatzen ditu, nazioarteko elkarte biofisikoekin elkarreraginez, eta mundu osoko biofisika arloan burutzen ari diren ekimen zientifikoak sustatuz, eta egoitza Britainia Handian duen Nazioarteko Union for Pure and Applied Biophysics (UPAB) elkartearekin lan eginez.
Félix M. Goñik bere izendapenaren garrantzia handia goraipatu du: “Niretzat ohore handia da BPSren Nazioarteko Harremanen Batzordearen presidentea ni izendatu izana, munduko elkarte biofisikorik garrantzitsuena da eta”. “AEBko Biophysical Societyaren Nazioarteko Harremanen Batzordearen presidentea nazioartean ospe handia duen biofisikoa izan da beti eta nazioareko proiektuen kudeaketan eskarmentua duena. BPSren funtsak nazio txiroenetako biofisikarien artean banatzeaz arduratzen da Batzordea.
Biofisika Fisika eta Kimika diziplinak eta matematikaren analisi metodoak, eta sistema biologikoa nola dabilen ulertzeko simulazio informatikoa ere, batzen dituen zientziaren adarra da.