

Koldo Atxutegi (Biolan) eta
Diego Salvarredi (Finca Atxona)
Biolan euskal enpresak hitzarmena sinatu du bere ardogintzarako biosentsoreak Argentinan saltzeko. Nekazaritzako elikagaien eremuan interesgarriak diren molekulak hautemateko biosentsoreak fabrikatzen dituen konpainiak nazioartean duen hedapena sendotuko du harekin.
Argentinan sinatu zuten akordioa Biolan Microbiosensores enpresaren merkataritza zuzendaria den Koldo Atxutegik eta Finca Atxona banatzailearen titularra den Diego Salvarredi . Azken hori, balioa ematen dioten nekazaritzako elikagaien merkataritza, esportazioa eta inportazioa burutzen duten Argentinako enpresa da.
Adostasun horrekin, Biolanek biosentsore entzimatikoak sektore ardogilean, mahaiko mahatsaren sektorean eta Argentinako bestelako elikadura sektoreetan Finca Atxona bidez bakarrik banatu ahal izango du. Gainera, Finca Atxonak dioen teknikari eta merkatariak trebatzen ere lagunduko dio Biolanek, bai Bizkaiko Parke Teknologikoan, Biolanen egoitzan, bai Argentinan.
Biolanen biosentsorea jaso berri diren mahats aleek duten azido glukonikoa hautemateko gai da eta horrek funtsezko informazioa ematen die enologoei bodegan lan egiteko, modu fidagarrian eta errazean. Hori dela eta, Espainiako, Frantziako, Portugaleko eta Txileko hainbat bodegak jadanik erabili dute biosentsore hori mahatsa jasotzeko orduan.