SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Mahaiko mahatsaren osasuna kontrolatuko dute Biolaneko biosentsoreak Txilen

Urtarrilak 23, 2012

Mahaiko mahatsaren osasuna kontrolatuko dute Biolaneko biosentsoreak Txilen

Biolan MicrobiosensoresekTxileko Nekazaritzaren Ikerkuntzarako Institutu Nazionalarekin (INIA) hitzarmen bat sinatu du herrian kontsumitzen den mahaiko mahatsaren osasuna kontrolatzeko asmoz. Horretarako, datorren asteotan kanpaina bat abiaraziko da.

Zehazki, INIAk euskal enpresaren biosentsoreak erabiliko ditu Botrytis cinerea Sultanina eta Red Globe mahaiko mahatsaren barietatean detektatzeko. Hori burutu ahal izateko, Metropolitana, Valparaíso eta O’Higgins eskualdeen esportazioetarako erabilitako soroen fruta neurtuko da. Kontrolak pintaren hasieran eta uztan egingo dira.

INIAk Biolanen biosentsoreen alde egin du apustu mahatsaren kalitaterako eta osasunerako interesa duten parametroak neurtzeko gai direlako; eta, gainera, liofilizazio teknologia duten produktuak dira, hiru minutu baino gutxiagotan emaitzak ematen baititu.

Hitzarmenari esker, Biolanek merkatua zabalduko du Latinoamerikan eta INIAk erabiliko dituen sentsoreen funtzionamenduari buruzko ikerketa gehitu ahal izango du. Gainera, sentsoreen ezaugarriak baliozkotu duten beste hainbat erakunde publiko zein pribatu gehitu dira, besteak beste Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea edo Batzorde Arautzailea eta Jerezeko kooperatibak.