SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC biomaGUNE irudi bidez gaixotasun kardiobaskularrak hautemateko teknika berriak dihardu ikertzen

Maitzak 10, 2010

biomagune5

CIC biomaGUNEk, Biomaterialetan Ikerketa Kooperatiboko Zentroak, cvREMOD ikerketa partzuergoan hartzen du parte, datozen lau urteotan gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan eta tratamendu pertsonalizatuan diagnosia egiteko teknika berriak lortzea helburutzat duena.

Bihotzekoa, kardiomiopatia, gaixotasun koronarioak eta hipertentsioa gaixotasunak, besteak beste, hainbat baldintza patologikok eragindako birmodelatze kardiobaskularreko prozesuaren ondorioak dira eta munduan heriotza eragiten duten kausa nagusienen artean daude. Hala ere, oso gutxi dakigu gaur egun gaixotasun hauek eragiten duten birmodelatze-prozesuei buruz.

CIC biomaGUNEk proiektuan duen betekizuna maila aurreklinikoan irudi bidez diagnosia egiteko erreferentzia zentroa izatean datza. cvREMODen euskal zentroak egindako lana Soledad Penadés ikertzaileak zuzentzen duen Glikonanoteknologiako Laborategiak garatu dituen kontraste-agenteen erabileran oinarritzen da.

Kontraste-agente horiei esker, errazago aurkituko dira aurretik koipe ugaridun dieta eman zaien arratoietan lesio arterosklerotikoak (gantzak arterietan metatzea). Irudizko Erresonantzia Magnetiko (RMI) bidez lortuko dira irudiak eta histologia eta biologia molekularrean oinarritutako zenbaketa-teknikak erabiliko dira odol-basoen erantzuna eta tronboen eraketa neurtzeko eta lortutako emaitzak balioztatzeko.

Teknika horiekin, birmodelatze patologikoko –ugalketa, hantura eta, gehienbat, tronbosia- prozesuekin lotuta dauden hainbat biomarkagailu ebaluatuko dira.

24,9 milioi euroko aurrekontua du cvREMODek, eta CENIT programaren finantzazioa jasoko du; Quirón Ospitale Taldeak zuzentzen du proiektua eta zazpi enpresak eta bederatzi agente zientifikok zein teknologikok hartzen dute parte (unibertsitateak eta ospitaleak barne).