

BioRegión Vasca-ek balantze oso ona egin du aurten Chicagon ospatu den BIO 2010 jardunaldian izan duen parte hartzearekin. Jardunaldietara joan ziren hogeita hamar euskal enpresa eta erakundeek osatu duten ordezkaritza laugarren aldiz joan zen, BioBasque Agentziaren bitartez, jardunaldietara eta oso pozik itzuli zen han lortutako emaitzekin, enpresa arloan bezero potentzial eta bere produktuentzako partner ugarirekin itzuli baitzen.
Enpresek beraien helburu guztiak lortu dituzte, produktuak nazioartera ateratzearekin lotuta zeudenak, eta partnering-aren jarduerari ahalik eta onura handiena atera diote, Progenika eta BTI bezalakoak barne, dagoeneko Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan ezagunak direnak.
Funtsezkoak izan dira bezeroekin ezarri diren harremanak, DRO Biosystemseko Marcos Simonek eta Ikerchemeko arduradunek dioten bezala. Hauek, enpresa farmazeutikoetan beraien programa aurreklinikoek sortu duten jakin-mina ikusi ahal izan dutenak, eta ECCP eta BioEurope Spring jardunaldietan, besteak beste, aurretik hasi zituzten negoziazioetan aurrera egin dutenak. Owl Genomicsek ere, jardunaldia bezeroekin hitz egiteko topagune gisa erabili dute, dagoeneko “negoziazioak aurreratuta” badaude ere zenbait kasutan, eta baita "gure konpainian garatzeko bide berri bat irekitzeko harreman oso interesgarriak" sortzeko ere, Teresa Portoren hitzetan.
Hainbat enpresak haien proiektuak garatzeko teknologia eta zerbitzu interesgarriak aurkitu dituzte gainera. Histocelleko Marta Aciluk Histocellek erabili ahal izateko kanpo-teknologiaren lizentzia aztertzeko” negoziazioak (licensing-in) nabarmendu ditu.
Zenbait enpresak, Bioftalmikek esaterako, BIO 2010en egotea aprobetxatu dute egin daitezkeen inplementazioak balioztatzeko, atzerriko enpresen zerbitzuak barne, eta baita banatzaile berriak aurkitu ahal izateko. Innoprotek “aurrera pauso garrantzitsuak eman ditu gure produktuak Japonian, Estatu Batuetan eta Suitzan” saltzeko, epe laburrean ixtea espero duten akordioei esker.
BioBasque Agentziaren arduraduna den María Aguirrek dio “emaitza horiei iazkoa baino pertzepzio hobea” gehitu behar zaiola, “nahiz eta krisialdian gauden, sektorea hazten jarraitzen duelako, bai Euskadin bai mundu osoan”.