

Euskal BioEskualde-k bere gaitasunak erakutsi ditu eta nazioartean duen etorkizuna indartu du irailaren bukaeran Iruñean ospatu zen Biospain 2010-en parte hartzean.
40 erakunde baino gehiagok ordezkatu zuten euskal delegazioa –enpresak, osasun-eremuko ordezkariak, agente zientifiko-teknologikoak, parke teknologikoak, mintegiak eta erakundeak- eta gertakizunean modu aktiboan hartu zuen parte, bai zientzia-kongresuan, bai azokaren beste hainbat jardueratan, bai partenariatuan eta baita inbertsoreen foruetan ere.
Enpresek espainiar zein nazioarteko enpresekin merkatal akordioak lortzeko, harremanak sortzeko eta etorkizunerako negozioen oinarriak ezartzeko aprobetxatu zuten kongresua. Biospainen edizio honetan aurrekoan baino nazioarteko enpresa gehiagok hartu zuten parte: Azokan parte hartu zuten 670 enpresa eta erakundeetatik, 520 atzerrikoak ziren, besteak beste Frantzia, Alemania, Kanada, Belgika, Erresuma Batua, AEB edo Suitzakoak. Topaketan 1.300 zientzialarik eta sektoreko profesionalek eta betearazlek baino gehiagok eman zuten izena.
Biospaineko inbertitzaileen foruan, Vacunek-ek bere enpresa-proiektua eta atera duen behientzako txertoen lerro berria aurkeztu zuen, eta IkerChem-ek bere azken aurrerapenak azaldu zituen onkologian aplikatzeko molekula berrien diseinuan, sektoreko nazioarteko nagusien artean.
Teresa Portoren hitzetan, OWL Genomics-en Negozio Garapenen zuzendaria, Biospain-i esker, bere konpainia eta euskal beste hainbat konpainiak partnering jardueran “bilera interesgarriak” eduki ditu eta “sortu diren merkatal harremanak indartu ditu”. Bestetik, bere produktuak banatzearekin zerikusia duten eta baita “hainbat teknologiaren parte hartzea ezinbestekoa duten ikerketa proiektu konplexuekin" zerikusia dutenak landu ditu Innoprot-ek.
Biobide-k hitzaldi bat eman zuen zebra arrainaren hepatoxikotasunean egin duten aurrerapen nagusien inguruan eta BTI Biotechnology Institute-k, aldiz, bere PRGF teknologian egindako azken berrikuntzak aurkeztu zituen. Bi enpresa horiek ere hartu zuten parte partneringean eta etorkizunean bezeroak izan daitezkeenekin harremanak sortu zituzten.
Bestalde, Vita Aidelos-ek bere produktuak eta I+G lerroak aurkeztu zituen eta Cristina Garmendia Zientzia eta Teknologia ministroa hartu zuen. Horrek enpresaren jarduerengatik eta "Tu casa Biotech" karpan (ASEBIOk antolatutako eta Genoma España-k BioSpain 2010 esparruan finantzatutako proiektua) eskaini ziren bioteknologiako tailerren inguruan jakin nahi izan zuen.
BioBasquek BIOTEC 2010 topaketan ere hartu zuen parte, azokaren esparruan ospatu zen bioteknologia-kongresuan hain zuzen ere, non CIC microGUNE-k mikroteknologietan oinarritutako diagnosi azkarreko teknika berrien inguruko hitzaldia eman zuen. Inbiomed-ek, aldiz, tumoreetako zelula amak bularreko minbizian diana terapeutiko gisa erabiltzeari buruzko lanak aurkeztu zituen, eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)-k bioerregaien inguruko hitzaldiak zuzendu zituen.
Biospainek BioEskualdeen Sarearen bilera ere hartu zuen, BioBasque kide sortzaileetariko bat duena.