SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Euskadik Estatuko Bioeskualde Sare (RBR) berriaren sorrera bultzatu du

Sala de prensa

Euskadik joan den irailaren 18an aurkeztu zuen Granadan, Estatuko beste lau autonomi erkidegorekin batera, Espainiako Bioeskualde Sarea (RBR). Gure erkidegoa izan da, hain zuzen ere, sare honen kide fundatzaileetako bat. Ekitaldia BioSpain 2008 markoaren baitan antolatu zen. Kongresu hau Granadan egin zen irailaren 17 eta 19 bitartean.

Sustatzaile nagusiak Biocat eta BioBasque izan dira, Euskadiko eta Kataluniako bioeskualdeak, eta proiektuaren helburua da bioteknologiaren garapenari bultzada berri eta indartsu bat ematea. RBRn Madril, Andaluzia eta Valentziako bioeskualdeek ere parte hartzen dute, eta inflexio puntu bat izango da sektorean. Sektoreak behar zuen tresna berri honen bitartez, Espainiako bioklusterrak elkartuko dira. Era berean, errazago koordinatuko dira ekimenak eta errazago bideratuko da bioteknologia eta biozientzien sektoreei buruzko elkarrizketa autonomi erkidegoen eta Gobernu Zentralaren artean.

RBR osatzen duten bioeskualdeak Espainian daudenak dira: BioBasque, EAEkoa; Andaluziako Bioeskualdea; Biocat, Kataluniakoa; Madrileko Erkidegoko Madrid Bioclúster, eta Bioval, Valentziako Erkidegokoa. Hala ere, etorkizunean beste erakunde batzuek ere proiektuan sartu nahi dute, esate baterako, Kanarietako Bioeskualdea, Extremadurako Bioeskualdea, Aragoiko Bioeskualdea, Nafarroako Bioeskualdea eta Baleareetako Bioklusterra.

Sarearen aurkezpena izan zen Euskadiko Bioeskualdearen mugarri garrantzitsuenetako bat BioSpain 2008 azokan. Biobasque Agentziak zuzendutako ordezkaritza zabala joan zen Granadara. Zehazki, 16 enpresa egon ziren BioSpain 2008 ekitaldian: Abyntek Biopharma, Biobide, Bioftalmik, Biolan, DRO Biosystems, Histocell, Inteman, Noraybio, Pharmakine, Progenika Biopharma, Vacunek, Vita Aidelos, Innoprot, Owl Genomics, A&B Laboratorios eta Guserbiot.

Gainera, ordezkaritzarekin batera bertaratu ziren Euskadiko Teknologi Parkeen Sarearen presidentea, Julián Sánchez; BioBasque Agentziaren arduraduna, María Aguirre; eta baita ere unibertsitate, teknologi zentro, enpresa inkubagailu eta hainbat konpainiatako ordezkariak, esaterako, Mondragón Taldekoak edo arrisku kapitaleko erakundeetakoak (Talde eta Ysios).