• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

BTIk asmatutako PRGF teknologia dermatologiarako aplikazioak egiten hasi da

Biotechnology Institute (BTI) euskal bioteknologia enpresak Bilbon irailaren 12 eta 13an antolatutako Urteroko VII. Sinposioan aurkeztu zuen aurpegia gaztetzeko teknika berria, pazientearengandik lortutako plasma aberastua aurpegian infiltratuz egiten dena.

BTI-ko ikertzaileek, Eduardo Anitua, Isabel Andia eta Mikel Sánchezek, ia hamar urte daramatzate PRGF izeneko teknologia hau garatzen (hazkunde faktoreekin aberastutako plasma). Teknika berri honekin material autologo bat sortu daiteke (hau da, pazientearen odoletik ateratakoa, eta beraz aurkako efekturik gabea), eta hainbat eremu terapeutikotan aplikatu gero.

PRGF teknologiaren helburua da hainbat eremutarako aplikazio arrakastatsuak lortzea, esaterako, ahoko inplanteetan, aho eta matrail hezurretako kirurgian, ortopedian, oftalmologian, kirol medikuntzan, ultzera kronikoen tratamenduan, eta duela gutxitik baita dermatologian ere.

BTI-k ikerketa bat jarri zuen martxan dermatologiaren arloan, eta duela gutxi arrakastaz gainditu du entsegu klinikoen prozesua. Froga hauen ondorioek erakusten dute aberastutako zelulek kolageno endogenoa ekoizten dutela eta organismoaren beraren azido hialuronikoa sintetizatzen dutela. Horrela, azalaren leuntasuna, lodiera, hidratazioa eta beraz osasuna nabarmen hobetzen dituzte. Plasma hau paziente bakoitzaren odoletik lortzen da, eta aurpegia gaztetzen du emaitza ikusgarriak emanez.

Biotechnology Institute-k (BTI) Bilboko Euskalduna Jauregian irailaren 12 eta 13an antolatutako Urteroko VII. Sinposioan nazioko eta nazioarteko lehen mailako hizlariek parte hartu zuten. Gainera, 20 herrialde baino gehiagotako 1.800 mediku espezialista inguru bertaratu ziren.