SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Hogeita hamar euskal enpresak eta erakundek hartuko dute parte bioteknologiako munduko kongresurik garrantzitsuenean

Maiatzak 3, 2010

Biotecnológia

BioBasque Agentziak laugarren urtez antolatu du Euskal BioEskualdeko enpresen eta erakundeen delegazioa, maiatzaren 3 eta 6 bitartean Chicagon (AEB) munduko bioteknologiako konbentziorik garrantzitsuenean parte hartzen duena. BIO mundu osoko 2.000 enpresa inguru eta 20.000 profesional inguru biltzen dituen urteroko topaketa da, nazioarteko mailan sektoreko erreferentzia bilakatu dena.

Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologiako Sailburuordea den Juan Goicolea izan da euskal delegazioaren buru eta Edorta Larrauri Teknologia Zuzendariaz gain BioBasque Agentziaren Zuzendaria den María Aguirre ere joan dira berarekin. Gainera, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI), Euskal Herriko Arrisku-kapitalaren Kudeaketak (AKEKS), Parke Teknologikoen Sareak, enpresen inkubagailuek, Ikerbasquek eta agente zientifikoak zein teknologikoek ere hartuko dute parte.

Euskal Herriak berrikuntza teknologikoaren, nazioartera ateratzearen, finantzazioaren eta bioenpresen hazkuntzarako talentua erakartzearen inguruan eskaintzen dituen aukera zabalak aurkezten ditu delegazioak. Baina benetako protagonistak haien jarduera eta berrikuntzak ezagutzera emateko eta nazioartean akordioak lortzeko helburuarekin doazen hamar enpresak izan dira: Biobide, Bioftalmik, BTI Biotechnology Institute, DRO Biosystems, Genetadi Biotech, Histocell, Ikerchem, Innoprot, Noraybio, Owl Genomics, eta Progenika Taldea.

Euskal BioEskualdeak, BioBasque, ICEXek koordinatuko duen espainiar pabiloi ofizialean du lekua. Han egongo dira Kataluniako, Andaluziako eta Madrilgo BioEskualdeak ere bai. BioBasquek BioEskualdeentzat dagoen lekuaren % 20 hartuko du. Horrek, Euskal Herrian biozientzien sektorea sendotzen ari dela adierazten du.

Haren arduraduna den María Aguirreren hitzetan, “biozientzien munduan nazioartera ateratzea ez da aukera bat, eskakizun bat baizik, beraz, munduan garrantzia handia duen halako topaketa batean halako partaidetza edukitzea benetan pozgarria da".

Hainbat urtez hazten joan diren biozientziek industria berri bat osatu dute euskal ekonomian. Industria hori, berez nazioartekoa eta berritzailea dena, I+Gean eta bioteknologiaren inguruko konbergentzia teknologikoan dago oinarrituta. 70 inguru dira euskal bioenpresak, eta urtean 300 milioi euro inguru fakturatzen dituzte. 1.500 pertsona ingururi ematen diete enplegua zuzenean (eta pareko hainbat zeharka), eta haien irabazien % 19 I+G arloan inbertitzen dute, start-upsetan askoz ere gehiago (% 55 arte).

Konbentzioan, merkataritza azoka eta partneringa izango dituena, 2.000 konpainia ingururekin erlazionatu ahal izango dira, 70 herrialdetako bioteknologiako konpainiak, erakunde akademikoak, ikerketa zentroak eta sektorearekin erlazionaturiko beste erakundeak horien artean. 175 saio zientifiko eta hitzaldi daude programatuta, hainbat politikarik eskainiko dituztenak, horien artean, AEBtako presidente ohiak diren Bill Clinton eta George Bush Jr. edo Al Gore presidenteorde ohiak emango dituztenak.