


BRAINco Biopharma enpresak UCB Pharmarekin batera jarri du martxan DICE ikerketa (Kontrol Zaileko Epilepsiak). Estatu mailan ezaugarri horiek dituen lehena da, eta arrazoi klinikoen, genetikoen, ingurumenekoen ondorioz, epilepsia duten gaixoen akats terapeutikoekin lotutako faktoreen inguruko informazioa emango die. Gaur egun, 400.000 pertsona inguruk dute Espainian epilepsia, horietatik % 30 inguruk ezin ditu krisialdiak kontrolatu egun dituzten tratamenduekin.
Zeharkakoa eta zentroanitza den ikerketa epidemiologikoan epilepsia edo zentro espezializatuetako 65 unitatetako adituk egiten dute lan, eta 650 gaixo aztertuko dituzte, bi talde osatzen dituztenak: sendagai bidez epilepsia kontrolatuta duten 325 gaixo eta beste 325 sendagaiekin kontrolatzea zaila den epilepsia dutenak.
Hala, DICE Ikerketak gaixoen bi talde horien arteko desberdintasun genetikoak zehaztuko ditu eta, beharrezkoa balitz, aukera terapeutiko egokiena aukeratzen lagunduko duen kontrol zaileko epilepsia tratatzeko aukera terapeutiko onena aukeratzeko diagnosi-proba balioztatuko da.
Sei hilez bilduko eta aztertuko da informazioa, hain zuzen 2011ko martxora arte. Fase hori bukatutakoan, azken txostena 2011ko ekainaren erdialdean argitaratuko da.
BRAINco Biopharmak, Progenika Taldea-ren konpainia, nerbio sistemaren gaixotasunak aztertzen dituena, gaixoen listutik ateratako laginen ikerketa burutuko du eta kontrol zaileko epilepsiarekin lotuta dauden geneak, polimorfismoak eta mutazioak aztertuko ditu.