• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

Jendetza handia bildu da BTIk antolatutako ahoko onplantologiari buruzko nazioarteko VI.sinposioan

1.700 inplantologia-aditu baino gehiago bildu ziren joan den irailaren 28an eta 29an Bilbon, BTI Biotechnology Insitutek urtero antolatzen duen Ahoko Inplantologiari buruzko VI. Sinposioan. Adituak hainbat herrialdetatik etorri ziren: Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Italia, Mexiko, Iran, Errusia, Grezia, Kolonbia, Portugal…

Aurten, BTIren nazioarteko bilkura Bilboko Euskalduna Jauregian egin da. Sinposioan, aditu ugarik hartu zuen parte eta aukera bikaina izan zen etorritako profesionalek, alde batetik, BTIk ahoko inplantologian eta birsortzeko terapian ikertutako azken aurrerapenak ezagutzeko, eta, bestetik, zuzenean hainbat naziotako (Estatu Batuak, Alemania, Argentina, Italia, Espainia) izen handiko hizlariek nork bere espezialitatean proposatutako teorien, kasuen eta ikerketa-lanen berri izateko. Halaber, parte-hartzaileek eta profesionalek esperientziak eta jakintzak trukatu zituzten, eta, horren eraginez, eztabaida sakonak sortu ziren, eta, hizlarientzat zein parte-hartzaileentzat, oso interesgarriak izan ziren.