• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

BTIk zuzendu du ahoko inplantologian antibiotikoak erabiltzeari buruz argitaratu den munduko hirugarren saiakera klinikoa

Otsailak 4, 2010

BTI


BTI Biotechnology Institute euskal enpresak ahoko inplantologian antibiotikoak erabiltzeari buruzko munduko hirugarren saiakera klinikoa argitaratu du. Galdu diren hortzen ordez inplanteak erabiltzea oso hedatua dago jadanik eta oso emaitza onak lortzen dira, gainera. Baina, oraindik ere, hutsak ere gertatzen dira, horietatik batzuk inplantea sartzen den lekua bakterioek kutsatu dutela eta. Oraindik ere eztabaidagai da ahoko inplantologian, eta are zehatzago, profilaxi antibiotikoan, antibiotikoen erabilera egokia den ala ez.

Orain artean, bi saiakera kliniko besterik ez dira argitaratu galdera horri erantzuteko asmoz, beraz, beharrezkoak dira halako ikerketak egitea zalantza horiek argitzeko eta ondorioak ateratzeko. BTIren lana munduko bibliografian gai hori lantzen duen hirugarrena da, ondorioz. Gainera, ez dago inplenteen kirurgia bakunean profilaxi antibiotikoaren inguruko protokolo estandarizaturik eta, dokumentatutakoek gehiegi erabiltzen dute antibiotikoak, bai erabilera terapeutikoan bai profilaktikoan.

Ikerketa honen xedea ahoz hartutako amoxizilina 2 gramoren eta plazebo kantitate berbera hortz-inplanteak bi motako hezurretan (II eta III) jarri baino ordu bete lehenago hartzearen eraginkortasuna eta segurtasuna alderatzea zen. Guztira, Espainiako 12 klinika pribatuk hartu zuten parte saiakera klinikoan. 105 gaixok hartu zuten parte, bi taldetan banatu zirenak. Horietako batzuek amoxizilina hartu zuten eta, besteek, pazeboa. Ondoren, ebakuntza ondorengo infekzioak zein kontrako eraginak izan zituzten aztertu zen, eta baita huts egin zuten inplanteak ere.

Emandako tratamendu motak ez zuen ebakuntza ondorengo infekzioa jasateko probabilitatea asko areagotu, ez bakarka, ezta eragina alda zezaketen aldagaiak kontuan izanik ere. Infekziorik gabeko denbora antzerakoa izan zen bi taldeetan. Guztira, 4 inplantek egin zuten huts ikerketak iraun zuen bitartean, 2 amoxizilinaren taldean eta 2 plazeboaren taldean, beraz, aldea ez zen batere adierazgarria izan.

Hortaz, estatistikoki adierazgarriak diren alderik ez zituzten aurkitu ebakuntzaren ondorengo infekzioei, infekziorik gabeko denborari, hutsegite kopuruari eta flora saprofitoaren ezaugarriei dagokienez. Ebakuntzaren ondorengo infekzioekin zerikusia duen arrisku-faktorerik ez zuten identifikatu. Saiakera klinikoaren emaitzen arabera, II eta III hezur motak dituzten pertsonetan egingo diren hortz-inplanteen kirurgia bakunetan ez da gomendatuko profilaxi antibiotikoa.