

BTI Biotechnology Institute euskal enpresak birsorkuntza-medikuntzaren eta aho inplantologiaren eremuan Hazkuntza-faktore Ugari dituen Plasmaren erabilerarekin (PRGF) lotuta, burutu dituen azken ikerketak aurkeztu ditu, plasma lortzeko teknika berri bat eta artrosia eta beste giltzaduren beste lesioak tratatzeko PRGF erabiltzearen inguruko saiakuntza klinikoa barne.
PRGF teknologiak material autologoa erabiltzen du (gaixoaren odoletik sortua, albo-ondoriorik gabe, beraz) hainbat eremu terapeutikotan erabiltzeko, horien artean honakoak: aho inplantologia, aho kirurgia eta maxilofaziala, ortopedia, oftalmologia, kirol medikuntza, ultzera kronikoen tratamendua eta dermatologia.
Orain, BTIk sistema berri bat aurkeztu du hazkuntza-faktore ugari dituen plasma lortzeko (PRGF-ENDORET), zeinarekin hura lortzea errazten den eta prestatzeko denbora laburtzen duen, akats tekniko gutxiago sortu eta erreproduzigarritasuna hobetzeko. “Ehun ugari kitzikatu eta birsortzeko prozesuan lortutako helburu berria da. Teknologia oso erraza da eta material ugarirekin elkarreragin dezake. Horrek gero eta egoera patologiko gehiagotan aplikatu ahal izatea ahalbidetzen du", dio Gorka Orivek, BTIko I+G arduraduna.
Urrian, Bilbon ospatu zen eta BTI Biotechnology Institutek antolatu zuen Aho Inplantologiako Nazioarteko VIII Sinposioan aurkeztu zuten sistema hori eta beste hainbat ikerketa-lan. Bertan, saiakuntza kliniko baten aurreko emaitza positiboak ere aurkeztu zituzten, randomizatua eta itsua, artrosia eta giltzaduren beste lesioak tratatzeko PRGF erabiltzearen ingurukoa. Ikerketa zentroanitz horretan, goi-mailako kirolariak tratatzen aditua den Mikel Sánchez traumatologo eta zirujauak zuzendutakoa, 180 gaixok hartu dute parte eta 1.500 infiltrazio egin dizkiete.