• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

CIC biomaGUNEk nazioarteko proiektu batean parte hartuko du GIBaren aurkako antirretrobiral mikrobiozidak garatzeko

Irailak 9, 2009

Trabajadores de cicbiomagune
CIC biomaGUNEko Soledad Penades doktorearen taldea

CIC biomaGUNE Ikerketa Kooperatiboko Zentroak CHAARM (Combined Highly Active Anti-retroviral Microbicides) proiektuan parte hartuko du. Nazioarteko ikerketa horrek bost urte iraungo du eta 2009aren amaieran hasiko dela aurreikusten da. Bere helburua da GIBaren –giza immunoeskasiaren birusa- aurkako antirretrobiral mikrobiozidak garatzea.

King’s College London erakundeko Charles Kelly doktoreak zuzenduko du CHAARM proiektua eta Europar Batasunak (EB) finantzaturik, 12 milioi euroko aurrekontua izango du. Ikerketa gauzatzeko, EBko estatu kideetatik eta Suitza, Ukrainia, Hegoafrika edo Estatu Batuetatik datozen 30 bazkide baino gehiagok osatutako diziplina anitzeko partzuergoa eratuko da. Besteak beste lortu nahi dena da konposatu kimiko berriak sortzea erabilpen klinikoan birus aurkakoen segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko eta birusek erretrobiralen aurkako erresistentziak garatzea saihesteko.

Horrela bada, medikamendu antirretrobiralekin egindako hainbat konbinazio ikertuko dira, eraginkor izan daitezkeenak mikrobizida bezala. Mikrobizidak baginan aplikatzen diren substantziak dira eta sexu-transmisioko gaixotasunek (STG) eragindako infekzio aukerak murrizten dituzte. Era askotara aurkez daiteke, hots, jelea, krema, belaki, supositorio edo baginarako eraztun bezala. Dena den, CHAARM proiektuaren baitan diseinatuko diren mikrobizidek bi formulazio izango dituzte: gela eta baginarako eraztuna.

Soledad Penadések zuzendutako Glikonanoteknologia Laborategia (Nanomaterial Biofuntzionalen Unitatekoa) izango da funtzio anitzeko urrezko glikonanopartikulak prestatzeko arduraduna. Gailu horien gainazaletan hainbat antirretrobiral aplikatuko dira GIBaren aurkako medikamenduen eraginkortasuna handitzeko.