• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

AJL Ophthalmic, Bioftalmik, Biolan BTI, Faes Farma, Progenika, CIC bioGUNE eta Inasmet-Tecnalia Oftalmologiako Espainiako ikerketa proiektu nagusian ari dira lanean

Urtarrilak 5, 2010

AJL Ophthalmic, Bioftalmik, Biolan, BTI, Faes Farma eta Progenika Biopharma enpresek, CIC bioGUNE Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak eta Inasmet-Tecnalia Teknologi Zentroak parte hartu dute Customize Eye Care (CeyeC) izeneko proiektuan, hots, Espainian burutu den Oftalmologiako proiekturik handienean. Ministroen Kontseiluak, joan den azaroaren 20an, CENIT (Ikerketa Teknikoko Partzuergo Estrategiko Nazionalak) programaren barruan onartu zuen inbertsioaren ia %50eko diru-laguntza bat 22 milioi euroko aurrekontua duen (finantziazio publiko eta pribatuarekin) proiektu horrentzat.

CeyeC-ren helburua da minimoki inbasiboa den Oftalmologia pertsonalizatua ikertu eta garatzea, eskaera sozial eta ekonomiko oso argi bati erantzuteko: soluzioak eta tratamenduak eskaintzea ikusmenaren patologia eta disfuntzioak dituzten hiritarrei, Espainiako eta munduko begi gaixotasunen %99 baitira.

Gaixoaren ikusmen-kalitatea hobetzeko CeyeC proiektuak hiru arlo jorratzen ditu (Inplante-Lenteak, Diagnostikoa eta Terapiak) honako hauek lantzen dituelarik: diagnostiko goiztiarra eta begi-azaleraren nola begiaren aurreko segmentuen hanturaren tratamendu pertsonalizatua (begi lehorra, alergia, uveitisa), medikuntza birsortzaile eta zelula-terapiako teknika berrien bidezko begi-azaleraren berreraiketa, errefrakzioko akatsak (miopia, astigmatismoa, presbizia), kristalinoaren patologia edo begi-lausoa, eta glaukoma edo ikusmen baxua.

Vissum Corporación-ek zuzentzen duen enpresa-partzuergoa medikuen erakundeek, farmazeutikoek eta sektoreko industriek osatzen dute, zeintzuek Oftalmologia pertsonalizatuarekin zerikusia duten jardueren ziklo osoa ordezkatzen baitute. Partzuergoan dauden 12 enpresek –horietatik 6 euskaldunak dira, alegia, AJL Ophtalmic, Bioftalmik, Biolan, BTI, Faes Farma eta Progenika Biopharma- eta horiei gehitu zaizkien Indo, Sylentis, Rovi, TSF, Instituto Oftalmológico Fernández Vega eta Vissum-ek 20 zentroren (horien artean CIC bioGUNE eta Inasmet-Tecnalia), Ikerketa Erakunde Publikoen eta azpikontrataturiko 14 enpresen laguntza dute.

AJL Ophthalmic enpresa euskalduna da begi barneko lenteak egiten dituen Espainiako enpresa bakarra, eta begi barneko lente berrien, eraztun segmentu intraestromalen eta protesi orbitarioen garapenerako ikerketarekin parte hartzen du proiektu honetan.

Faes Farma ere partzuergoan sartu da, biomedikuntzako beste alor batzuetan dituen ezagutzak oftalmologiara eta ikusmenaren zaintzara eramateko, eta erabilera sistemikorako balio duten alergien aurkako farmakoak erabiliko ditu begi formulazioetan.

Bioftalmik, Biolan edo Progenika Biopharma bezalako enpresek diagnostikoaren esparruan parte hartzen dute eta sinergiak sortuko dituzte biosentsoreak eta hantura eta begi-azaleraren degenerazioa sortzen duten patologiak diagnostikatzeko tresnak garatzeko; tresna horiek, gainera, aplikazioak izan ditzakete terapia pertsonalizatuetan.

Medikuntza birsortzaile eta zelula terapia berriei dagokienez, partzuergoak BTIren ekarpen garrantzitsua du; BTIk hazkunde faktoreetan aberatsa den plasmaren deribatuen erabilera (PRGF) aplikatuko du begi-azaleraren patologian eta bioprotesiarekin konbinatuko du.