SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC bioGUNEk 120 zientzia artikulutik gora eta 9 patente sortu ditu, eta 4 enpresaren sorrera sustatu du bere lehenengo bost urteetan

Otsailak 1, 2010

Angelika Schnieke y José María Mato, en CIC bioGUNE
Angelika Schnieke eta José María Mato,
en CIC bioGUNE

CIC bioGUNE Biozientzietako Ikerketa Kooperatiboko Zentroak bere bosgarren urtemuga ospatu zuen urtarrilean, zientzia komunitatean guztiz barneratuta eta mundu osoko profesionalen polo gisa ezaguna denean. Dituen 120 ikertzaile baino gehiagoren herena 15 herrialdetatik etorriak dira, Europakoak, Estatu Batuetakoak, Amerika Latinokoak eta Koreakoak, besteak beste.

Zentroaren jardueraren balantzea oso ona da, 120 zientzia-artikulu baino gehiago argitaratu baititu (batez besteko eraginaren faktorea 6 izan delarik) eta 9 patente sortu baitira. Horietako bi, TUBEs eta owl liver, Amerikako enpresa batek eta euskal enpresa batek merkaturatu dituzte, hurrenez hurren. Zentroak, gainera, 2 spin-off (OWL Genomics, MD Renal) sortu ditu eta beste bi enpresaren (Embryomics eta Bioftalmik) sorrera sustatu du. Emaitza horien oinarri dira ekintzak burutzeko askatasuna, azken belaunaldiko baliabideak erabiltzea eta zientziaren zati bat ikerketa traslazionalari zuzentzea.

CIC bioGUNEk datorren urtean “bikaintasuneko ikerketa zentro” bilakatu eta “bioteknologian espezializatutako enpresa-inguruneari zerbitzua ematen jarraitu” nahi du dio haren zuzendariak, José María Mato, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluaren presidente ohiak (Consolider-Ingenio) eta Medizinako Ikerketako Nazioko Sariak.

CIC bioGUNEk 8.300 metro karratu ditu Bizkaiko Parke Teknologikoan eta lehen maiako ekipamendu zientifiko eta teknologikoa dute bertan. 35 milioi euro inguru inbertitu dute horretarako. Nazioartean guztiz lehiakorrak diren azpiegituren artean Egituren Biologia Unitatea nabarmentzen da, (Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko (RMN), mikroskopia elektronikoko eta X izpien difrakzioko gailuak dituena), eta baita genomak, proteomak eta metabolomak aztertzeko teknikak aplikatzen dituzten hainbat plataforma.

Zentroko ikertzaileek I+Geko hainbat proiektu garatu dituzte administrazioentzat (Euskadikoa, Espainiakoa eta Europakoa), 80 milioi euro baino gehiagokoak, eta nazioko sare zientifikoetan modu aktiboan hartzen dute parte, horien artean hurrengoak: CSIC (espainiar ikerketa-talde handiak osatzen dituena), ProteoRed (Proteomikaren azpiegiturak koordinatzeko, bateratzeko eta garatzeko estatuko sarea) edo Ciberhed (Gibeleko eta Digestio-aparatuko Gaixotasunen Inguruan jarduten duen Ikerketa Biomedikoko Zentroa Sarean).

Eta, nazioartean, honako proiektuak dira aipagarrienak: HUPO (Human Proteome Organization), proteomikatik abiatuta giza gaixotasunen ulermenean sakondu nahi duena, COST (Europa osoko zientzialarien eta ikertzaileen arteko elkarlanari laguntza eskaintzeko tresna), edo Inproteolys (Zelulen barneko Proteolisiaren inguruan Ikertzeko Europako Sarea).

CIC bioGUNEk urtarrilaren 29an ospatu zuen bere urtemuga, Municheko Unibertsitate Teknikoan (Alemania) Animali Bioteknologian Katedraduna den eta 1996an, PPL Therapeutics, Edinburgon (Erresuma Batua) lan egiten zuenean Dolly ardia klonatu zuten zientzialarien taldean zegoen Angelika Schniekeren hitzaldi magistralarekin.