SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC bioGUNEko ikertzaileek DNAren mutazioek minbizia nola eragin dezaketen azaltzen duen mekanismoa aurkitu dute

Otsailak 25, 2010

Cicbiogune
Lucy Malinina, CIC bioGUNEko
ikertzailea

CIC bioGUNE biozientzien ikerketarako euskal zentroko ikertzaileek, New Yorkeko Memorial Sloan-Kettering Cancer Centerreko eta New Yorkeko Unibertsitateko (ABE) ikertzaileekin batera, hainbat minbizi motarekin zerikusia duten geneen mutazioak saihesten dituen DNA polimerasa baten bidez konpontzen direnean bestelako mutazioak sor daitezkeela. Aurkikuntza horrekin uler daiteke DNAren akatsak sarri kaltetutako puntuan baino, haren inguruan zergatik azaltzen diren. Nature Structural and Molecular Biology aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Aurkikuntza horri esker, hobeto ulertu dezakegu gizakion gene-informazioa bikoizteko prozesuan parte hartzen duten zenbait agentek minbizia nola gara dezaketen.

Gizakion gene-informazioa bere genoman dago kodifikatuta, DNA osatzen. Zelula bikoizten denean, haren genoma bikoiztu edo erreplikatu behar du, eta prozesua oso zehatza izan behar du genoma osoan aldaketarik ez egoteko. Polimerasa deritzen proteina entzimatikoek egiten dute hori.

Batzuetan, kanpoko agenteek DNAn kalteak eragiten dituzte, kimikoki aldatzen dutelako, eta polimerasek gaizki “irakurtzen” dutela eta, haren bertsio mutatua bikoizten dute. Hainbat motatako minbiziarekin erlazionatu dira aldaketa horiek, tabakoaren kean eta ikatzaren eratorriak diren erregai sintetikoetan dauden eta arrainak edo haragiak bezala, proteina ugari dituzten elikagaiak erretzen direnean sortutako minbizia eragin dezaketen substantziek eragiten dutenekin gehienbat.

Baina, zelulek badute aldaketa horiei aurre egiteko baliabideak, horien artean, Y taldeko polimerasak, DNA “arreta” handiagoz irakurtzeko gai direla eta, mutazioak saihesten dutenak. Horrela, DNAn aldatuta dauden oinarriak hauteman ditzakete eta erreplikatzeko orduan aldatu gabeko analogoen bezala tratatu ditzakete haiek.

"Orain arte, polimerasen ekintza nolakoa zen eta minbizia eragin dezaketen agenteek eragindako geneen lesioen aurrean nola erreakzionatzen zuten ez zen ongi ezagutzen. Orain, Olga Rechkoblitek eta Dinshaw Patelek (New Yorkeko Memorial Sloan-Kettering Cancer Center), CIC bioGUNEko Lucy Malininak eta Nicholas Geacintovek eta Suse Broydek (New Yorkeko Unibertsitatea) burutu duten ikerketak mekanismo hori argitu du.

"Orain arte, kanpo agenteek DNAren oinarriak kaltetzen bazuten sarri, konpontzeko sistemak badaude ere, berdin-berdin gertatzen ziren mutazioak, baina ez kaltetutako oinarrien parean, inguruan baizik. Ez genekien zergatik gertatzen zen hori. Y taldeko polimerasak sarri akats hori eragiten duela ikusi dugu”, dio Lucy Malininak.

Nature Structural and Molecular Biology aldizkarian argitaratu duten lan hau, aurretik Manuel S. Rodriguezek eta Francisco Blanco ikerlariek argitaratutako beste biekin batera, CIC bioGUNEko ikerlariei Nature taldeko aldizkarietan azken bi urteetan argitaratu dituzten hirugarrena da.