

Gibeleko eta Digestioko Gaixotasunen Ikerketa Biomedikoaren Sareko Zentroak (CIBERehd) Espainiako zientzialari-talde hoberenak biltzen ditu. Oraingoan, Zentro horrek Biozientzietako Ikerketa Kooperatiboko Zentroaren puntako instalazioak erabiliko ditu ikerketa-lanak egiteko, hau da, CIC bioGUNErenak, Bizkaiko Teknologia Elkartegian.
Instalazioak utzi ahal izateko, hitzarmen bat sinatu zuten azaroaren 14an, CIC bioGUNEko instalazioetan, Derion, Jose Maria Mato ikerketarako euskal zentroaren Zuzendari Nagusiak eta Jaume Bosch CIBERehd-ko Zientzia Zuzendariak. Hitzarmenari esker, ikerlarien sareak CIC bioGUNEko plataforma teknologikoak erabil ditzake, Derioko bertako zientzialariek erabiltzen dituzten bezala; horren truke, 240.000 euro emango zaizkio urtero CIC bioGUNEari bere instalazioak eguneratzeko eta hobetzeko.