SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CICbioGUNEko ikertzaileek Alzheimerraren eta gaixotasun prionikoen arteko lotura berri bat aurkitu dute

Apirilak 6, 2010

CICbioGUNE
Joaquin Castilla
CIC bioGUNEn

CIC bioGUNE Ikerketa Kooperatiboko Zentroko Ikertzaileek, Houstoneko (ABE) University of Texas Medical Schoolekoekin batera, Alzheimer gaixotasunaren eta gaixotasun prionikoen arteko lotura berri bat aurkitu dute, gaixotasun horietan gaizki tolestutako proteinak aurkitu direnarekin lotuta. Journal of Neuroscience aldizkariaren apirileko edizioan argitaratu dute ikerketa.

Joaquín Castilla (CIC BioGUNE) eta Claudio Soto (University of Texas Medical School) ikertzaileek zuzendutako lanaren abiapuntua hauxe da: proteinak gaizki tolestu direlako gertatzen diren gaixotasunen sintoma klinikoak anitzak badira ere, haien artean antzekotasun handia dago eta maila molekularreko mekanismoan lotura garrantzitsua izan dezakete.

Ikerketa honen xede nagusia Alzheimer gaixotasuna eragiten duten proteinen proteinen tolesketa txarraren eta gaixotasun prionikoen arteko elkarrekintza aztertzea zen. Azken horiek gizakioi eta animaliei eragiten diguten gaixotasun neurodegeneratiboen artean daude, scrapie edo BGE (Behien Gaitz Espongiformea) besteak beste, eta ez dago haien aurkako tratamendurik. Horien arteko erlazioa aztertzeko, Alzheimer gaixotasunaren eredu gisa erabili zen arratoi transgeniko batean, plaka amiloideak garatzen dituena, inokulatu ziren prioiak.

“Bi gaixotasunak bat-batean azkartu eta okertu zirela ikusi genuen. Are zehatzago, arratoi transgenikoetan prioien gaixotasunaren adierazle klinikoak askoz ere azkarrago azaldu ziren eta gaizki tolestutako proteina burmuinean asko areagotu zen. Era berean, Alzheimer gaixotasunaren berariazko plaka amiloideen metaketa ere asko areagotu zela ikusi genuen”, dio Joaquín Castillak, CIC bioGUNEko Unitate Proteomikoko Prioien Laborategiko arduraduna.

Burututako azterketa histologikoak eta biokimikoak burmuinean gaizki tolestutako bi proteinen arteko lotura fisikoa frogatu zuen, eta bizidunekin egindako saiakuntzek, proteinen tolesketa txarra modu heterologoan (hau da, proteina prionikoak Alzheimerraren plakak osatzen dituen proteinaren toleste txarra errazten du) erraz daitekeela.

Ondorioz, Alzheimerraren eta gaixotasun prionikoen arteko elkarreragina sakona dela uste dute, proteinen toleste faktore arriskutsu garrantzitsua izan daitekeelako bigarren gaixotasuna garatzeko. “Ikerketa honek ondorio garrantzitsuak izan ditzake proteinen tolesketa txarra tartean duten gaixotasunen jatorria eta progresioa ulertzeko”, dio Castillak.

Bi gaixotasunetan erabiltzen dira, bai gaixotasun prionikoetan, bai Alzheimerrean, animalien ereduetan inokulazioa, azterketa histopatologikoak eta inmunohistokimikoak, teknika biokimikoak eta proteinen erreplikazioa izaki bizidunetan.