SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC bioGUNE, erreferentzia genetikoko arratoi-multzoekin gaixotasun konplexuak ikertzen dituen europar sarean

Apirilak 23, 2010

Edificio CicBiogune

CIC bioGUNE SYSGENET europar sare berrian (European systems genetics network for the study of complex human diseases using mouse genetic reference populations) hartzen du parte. Sarea gizakiotan dagoen gene-aldakortasuna emulatzea ahalbidetuko duten arratoi-multzoak haztea eta erabiltzea da.

Braunschweigeko (Alemania) gaixotasun infekziosoen Helmholtz zentroko Klaus Schughartek koordinatutako sarean Europako 15 herrialdeko 30 erakundek hartzen dute parte. Juan Manuel Falcón eta Ana Mª Aransay CIC bioGUNEko ikertzaileek ere hartzen dute parte SYSGENETen, Espainiak ekintzaren antolaketako batzordean dituen hiru ordezkarietako bi.

Azken hamarkadetan, besteak beste, arratoiaren eredua erabili izanari esker, aurrera pauso garrantzitsua eman da hainbat gaixotasunen garapenean parte hartzen duten geneak ezagutzean, transgenikoen eta "knockout"-en bitartez, gehienbat.

“Hala ere, gene horiek eta beraien polimorfismoek hainbat baldintzatan elkar eragiteko baldintzen ikerketak ez ditu emaitza onik eman, ongi kontrolatutako aldakortasun handiko eredu genetikoa ez dagoelako, gizakiotan dagoen aniztasuna simulatzekoa gai izango dena. Beraz, ezin da obesitatea, diabetesa, arterosklerosia, minbizia, gaitz neurologikoak edo hainbat elkar eragiteen arteko ikerketa egin ikuspegi multigeniko batetik abiatuz.

Erreferentzia genetiko bezala erabili diren arratoien multzoak, “ongi kontrolatutako aniztasun genetikoa eta oso erresoluzio altua duten mapa genetikoa osatzen dutenak”, eredu aparta eratzen dute zientzialarientzat fenotipo zehatzen adierazpenean parte hartzen duten sare genikoak identifikatzeko eta zehazteko, horien artean, gaixotasun baten eraginkortasuna, edo infekzio baten aurreko erresistentzia edo suszeptibilitatea, eta hori garrantzitsua da gaixotasunen biomarkagailu berriak bilatzeko orduan.

“Industria farmazeutikorako ere oso eredu interesgarria eratzen du sistema honek, populazio mailan sendagai zehatz baten eraginkortasunari buruzko azterketa aurre-klinikoak egitea ahalbidetzen duelako eta, ondorioz, sendagai baten garapen-prozesuaren fase goiztiarra zehaztea ere bai (giza populazioetan erabili aurretik), sendagaiaren ikerketak aurrera jarraituko duen edo ez duen erabakitzeko eta dirua aurrezteko, jakina", dio Falcónek.

European Science Foundation (ESF) elkarteak, funtsezko eremuetan (biozientziak besteak beste) elkarlana, mugikortasuna eta bikaintasuna errazten dituen European Cooperation in Science and Technology edo COST delakoaren bitartez, sustatutako ekintza da SYSGENET.