

Human Genetics aldizkariak argitaratu duenaren arabera, euskal ikertzaileek egin dute populazio-genetika ikerketa bat non euskaldunek talde-homogeneo bat osatzen duten beste europar herrietatik nabarmenduz. Ikerketa espainiar probintzietan zein Ipar Euskal Herrian burutu da.
Ikerketa CIC bioGUNE, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila eta B+I+O Eusko Fundazioaren Ikerkuntzarako Euskal Biobankua (O+Ehun) sortutako partzuergoari esker egin da.
Proiektu hori 2005.urtean hasi zen lagin bilketarekin. Eskala handian lehen populazio-ikerketa da eta Espainian zein Frantzian bizi diren euskaldunen datu genetikoak biltzen ditu. Ana Mª Aransay proiektuaren koordinatzailea eta CIC bioGuneko Genomen analisirako Plataformaren arduradunaren arabera “pozgarria da hain sendoa den ikerketa aurkeztu ahal izatea”.
Ikerketa 240 europar hiritarren 60.000 markagailu-genetiko aztertu ditu. Horietatik, 83 Espainiako euskal herritarrak dira (22 Euskal Autonomi Erkidegoko lurralde bakoitzetik: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eta 17 Nafarroako Foru Erkidegotik) eta 24 Ipar Euskal Herrikoak. Gainontzeko 133 beste europar hirietatik dira, hala nola, Italia, Toskana, Orkada Uharteak- Eskozia- Cerdanya, Errusia, Adigesiako Errepublika -Errusia-).
Europar biztanleriaren datu genetikoak Giza-Genomaren Dibertsitatea HGDP - CEPH Jean Dausset Fundazioaren datu basearen paneletik atera dira. Eusko-espainiarren laginen bilketa eta datu genetikoen eskuratzea ikerketa honetarako zehazki egin dira. Hala, geroago burutuko diren ikerketan erabili ahal dira. Espainiako euskal herritarren laginak Euskal Biobankuaren (O+Ehun) bildumakoak dira.
Naiara Rodríguez-Ezpeleta, CIC bioGUNEko ikertzailea da eta ikerketan parte hartu du. Haren esanetan “ikerketak ez du esaten euskal populazioren genetikan “berezitasunik” dagoen beste eskualdeekin konparatuz, euskaldunak orkadiarrak edo errusiarrak bezain “bereziak” izan daitezke. Euskaldunak desberdinak egiten dituen hori da isolatutako europar herriak direla, hau da, Europa taldeetan banatzen dira eta talde horietako bat euskaldunak dira”