SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Harvardeko Unibertsitateak eta Pasteur Institutuak CIC bioGUNEren teknologia darabilte ikerketa lanak burutzeko

Ekainak 3, 2010

cicbiogune25

Nazioarteko hainbat erakundek, Harvardeko unibertsitatea eta Instituto Pasteur barne, CIC bioGUNE Elkarlanerako Ikerketa Zentroarekin hitzarmenak sinatu dituzte TUBE teknologia aitzindaria erabiltzeko, euskal zentroan bere osotasunean garatu dena, eta minbizia edo gaixotasun degeneratiboak bezalako patologientzat egon daitezkeen diana terapeutikoak identifikatzea ahalbidetzen dutenak.

Manuel S. Rodriguez doktorearen taldeak, CICbioGUNEren Unitate Proteomikokoa, TUBEs garatu du (Tandem-repeated Ubiquitin Binding Entities) proteinen hondatzean parte hartzen duten molekulak jasotzeko sistema. Sistema horri esker, hainbat patologiarentzat diana terapeutikoak identifika daitezke, zeinetan proteinen suntsipenak funtsezkoa den.

Minbizia edo gaixotasun neurodegeneratiboak bezalako gaixotasunetan, hainbat motatako molekulak metatzeak ondorio oso txarrak izan ditzake zelularentzat eta haren funtzioa alda dezake, eta baita modu anarkikoan ugaltzea eragin edo baita hil ere.

CIC bioGUNEk iaz Life-Sensors amerikar enpresarekin sinatu zuen teknologia hori merkaturatzeko hitzarmena eta mundu osoan ospe handia duten zientzia erakundeek erosten ari dira hura, besteak beste, Harvardeko Unibertsitateak, Pasteur Institutuak, edo Heidelberg, Nottingham, Coimbra unibertsitateak, hainbat patologia zuzentzen duten mekanismo molekularrak argitzea nahi duten erakundeak.