


Biozientzietan Ikerketa Kooperatiboko Zentroak CIC bioGUNEk bere zazpigarren urteurrena ospatzen du Bartzelonako Erregulazio Genomikorako Zentroaren (CRG) Luis Serrano Doktore eta Zuzendariaren hitzaldi batekin, “Systems biology analysis of a small bacterium: lessons in humility” titulupean.
CIC bioGUNEk 15 herritako140 ikerlari-taldea du. 2011. urtean 60 artikulu baino gehiago plazaratu ditu 6ko bataz besteko inpaktu faktorea duten hainbat aldizkari zientifikoetan eta 600 aipamen baino gehiago.
Estatu eta nazioarteko mailaren eremu zientifikoan barnean dago zentroa. 2011n abiarazitako proiektuen artean honako hauek aipa daitezke: Ipar Amerikako Osasun Institutuak (NIH) Hego Kaliforniako Keck medikuntza Unibertsitateko fakultatearekin batera egindako kartzinoma hepatozelularrari buruzko ikerketa finantzatu du; Mount Sinai School of Medicine-ekin eta Owl enpresarekin batera porfiria gaixotasunaren barianteei buruzko egindako ikerketak; 2009an Nobel Saria irabazi zuen Venkatraman Ramakrishnan Doktorearen laborategiarekin kolaborazioa; Cellectics enpresa frantsesarekin eta Ikerketa Onkologikoetako Zentroarekin (CNIO) elkar egindako proiektu europarra; edo nazioarteko ikerkuntza -eta gaixotasun arraroen CIBERen parte dena- Creutzfeld-Jacob gaixotasuna bezalako dementzia progresiboarekin lotura duten patologien jatorriari buruzkoa.
CIC bioGUNEk hainbat saretan eta mugikortasunarekin eta trebakuntzarekin zerikusia duten jardueretan hartzen du parte: UPStream (ubikitina bidezko aldaketa postradukzionalei buruzko sarea eta horien erabilera sendagaiak garatzeko): Marie Curie diru-laguntzak (prostata minbiziaren ikerkuntza traslazionalerako); edo Cost akzioa (hipoxiaren ikerlarien sarea).
Ezagutzaren sorkuntzaz, hedapenaz eta enpresekin sortzen den kolaborazioaz gain, zentroak aberastasuna sortzen du teknologiaren eta ezagutzaren transferentziari esker, eta 8 patente erregistratu izanari esker, horietatik 2 lizentziatu dira.