• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

Nazioarteko adituek Bilbon aztertu dituzte minbiziaren genetikaren ikerketan egindako azken aurrerapenak

Tumore Solidoen Zitogenetika eta Genetika Molekularrari buruzko Europako Tailerraren11. edizioa Luis Antonio Parada doktoreak antolatu du, CIC bioGUNE, Biozientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroko Biologia Zelular eta Zelula Amen Unitateko Talde buruak. Ekitaldia Bilbon antolatu da, irailaren 6 eta 9 bitartean, eta nazioarteko zientzialari ospetsu ugarik parte hartu du bertan. Ikertzaile hauek hitzaldiak eman dituzte, eta bakoitzak bere laborategian minbiziari buruz egindako ikerketetako aurrerapenen azken emaitzak trukatzeko aukera izan dute.

Mintegi honetako batzorde zientifikoa honakoek osatu dute: Charles Buys, Groningen-eko (Herbehereak) Unibertsitateko Genetika Medikuko irakaslea; Juan Cigudosa -Madrileko Ikerketa Onkologikoaren Zentro Nazionaleko (CNIO) Zitogenetika Molekular Taldeko ikerketa burua; Paul Edwards, Cambridge-ko (Erresuma Batua) Unibertsitateko Patologia Molekular Zelularreko irakaslea; Lidia Larizza, Lund-eko (Suedia) Unibertsitateko Genetika Klinikoko irakaslea; Rosa Miró, Bartzelonako Unibertsitateko Genetika irakaslea eta Manfred Schwab, Heidelberg-eko (Alemania) Genetikaren Ikerketa Zentroko irakaslea.

Ekitaldiko programa zientifikoak nazioarteko ikertzaile ospetsuen hitzaldiak eskaini ditu. Besteak beste, aipatzekoak dira Ronald DePhino –Harvardeko Unibertsitatea (AEB)-, Carlo M Croce – Ohioko Unibertsitatea (AEB), Richard Houlston – Minbiziaren Ikerketa Institutua (Erresuma Batua) eta Tobias Sjöblom – Upsalako Unibertsitatea (Suedia)-. Gainera, 100 ikertzaile baino gehiagok egindako ekarpenak ere aurkeztu ziren.

Tumore Solidoen Zitogenetika eta Genetika Molekularrari buruzko Europako Tailerraren 11. edizioa irailaren 6 eta 9 bitartean antolatu zen, Bilboko Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan. Bi urtean behin egiten den bilera honek dagoeneko 22 urteko ibilbidea dauka, eta erreferentziazko eztabaida foro bilakatu da Europa mailan minbiziaren genetikari dagozkion gaietan. Aurreko edizioetan, zientzia mintegi hau hainbat hiritan antolatu izan da, esaterako, Bartzelona (Espainia), Lovaina (Belgika), Viena (Austria), Montpellier (Frantzia) edo Brno-n (Txekiar Errepublika).